Falta direnez akordatzeko eguna gaur, San Praixkuetan

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 3a, 09:40


Ondoko irudiko eszena errepikatuko da ostiral gau honetan Aginagako San Praixkuetan. Eskupilota txapelketako irabazleak nortzuk diren jakin ahalko dugu. Hamabigarren edizioko finalean, Urbieta-Arruti eta Santxo-Gorrotxategi aurrez aurre arituko dira Ariztitxo pilotalekuan. 

Gauerdian, brindisa euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Eta gero, kontzertu gaua Eliza Zaharrean, besteak beste, diskoa kaleratu berri duten Desegin taldekoekin.

Herri afarirako txartelak
Larunbat gaueko 21:00etatik aurrera San Praixkuetako herri afaria Aginagako frontoian. Bizkaiko kantariek, eta aurreko urteetako festetako argazki eta bideo proiekzioak girotuko du otordua. Txartelak aurrez erosi behar dira. Salgai daude Aitzagan, Arraten eta Sekañan. Helduenak 20 eurotan eta haurrenak 12 eurotan.

Pala txapelketako irabazleak
   

 

Aginagako San Praixkuak
Urriak 3, ostirala: Ez Daudenen Eguna
21:00 XII. Eskuzko Pilota finala.
00:00 Euskal Preso eta Iheslari politikoak etxeratzearen aldeko brindisa.
Ondoren, kontzertuak Eliza Zaharrean: Arto2xar, Desegin, Can´t Explain eta Karaokea.

Urriak 4, larunbata: San Praixku Eguna
09:00 Tiro platoa.
11:00 Meza Nagusia bertsolariekin.
Ondoren, jubilatuen hamaietako bikaina Aginaga Sagardotegian.
16:00 XXXIV. Mus Txapelketa herrikoia.
18:30 Gorritiren animaliak.
21:00 Herri afaria frontoian, Bizkaiko lagunek alaitua.
Bitartean, herriko jaietako aspaldiko argazki eta bideoekin emanaldi polit eta barregarria.
01:00 Dantzaldia Ingo Al Deu taldearen eskutik. Hortik aurrera, gorputzak eman dezakeena! Aufi, aufi!

Urriak 5, igandea: Gora Herria Eguna!
18:00 Herri kirol erakustaldia herrikide eta aizkolari profesionalen eskutik: Pellejero eta Rekondo.
Ondoren, II. Patata Tortilla txapelketa herrikoia eta pintxopotea frontoian.
Bitartean, buruhandiek eta trikitilariek giroa alaituko digute. Aire Airee!!!

Urriak 10, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasak frontoian.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak plazan.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!
21:00 Bertso afari musikatua Eliza Zaharrean. Bertsolariak: Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Alaia Martin eta Mantxi.
Gitarrak: Eneko Sierra eta Ixak Arruti.
Biolina: Gari Otamendi.
Gai jartzailea: Haritz Casabal.
Ondoren, dantzaldia Eliza Zaharrean Itzartu taldearekin.

Urriak 11, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.
Eguerdian, joaldunekin batera Mapildik plazara abiatuko dira oilasko biltzaileak.
16:00 II. Emakumezkoen trainerila txapelketa eta VIII. Gizonezkoen trainerila txapelketa.
19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan.
Bitartean, XXXII. Toka Txapelketa herrikoia.
00:30 ABIBA Diskofesta frontoian.
04:30 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Berehala eguna argitu duela? Guri Bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.