Futbola, eskubaloia eta Valderejora irteera, asteburuko kirol eskaintzan

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 10a, 08:28

Futbola Haranen eta eskubaloi neurketak Oiardo Kiroldegian. Tartean, senior mutilen 1. nazional mailako neurketa larunbat arratsaldeko 19:15etan, Pulpo K.E.-koen aurka. Gogoan izan, Usurbil K.E.-ko bazkideek doan izango dutela partida ikusteko sarrera. Gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Futbol eta eskubaloi partidekin batera, asteazkena baino lehen izena eman zuten mendizaleek, Andatzakoekin Valderejo inguruak ezagutzeko aukera izango dute, igande goizerako antolatu duten txangoan:


Futbola Haranen
Urriak 11, larunbata
10:00 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Urnieta 5C
10:00 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Landaberri B
16:30 Jubenilak: Usurbil FT-Beasain S.D.


Eskubaloia
Urriak 11, larunbata
09:30 Infantil neskak, lagunarteko triangularra: Udarregi B Usurbil-Ereintza-Pulpo
12:30 Infantil neskak, lagunartekoa: Udarregi A Usurbil-Pulpo
15:45 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil K.E.-Gabaz Elgoibar
17:15 Senior neskak: Usurbil K.E.-Aiala ZKE
19:15 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Pulpo K.E.

Urriak 12, igandea
11:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Beristain Banaketak Elgoibar

Euskal selekzioko entrenamendu saioetan parte hartzeko gonbita jaso dute Usurbil Kirol Elkarteko jokalariok:
Urriak 12, igandea
09:00
Haur nesken euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Ermuako Kiroldegian: Enara Egizabal.
15:30 Emakume jubenilen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Urdaneta Kiroldegian: Ana Encina Alvarez, Leire Furundarena Padrones.
17:30 Kadete nesken euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Hondarribiko Hondartza kiroldegian: Estitxu Berasategi Eizagirre, Ane Irazabal Esnaola.


Valderejora igandean
Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak igande honetarako antolaturiko txangoan apuntatzeko epea itxita dago. Valderejo inguruak ezagutzeko aukera izango dute mendizaleek urriaren 12an. "Lalastratik Herranera mendi ibilbidea. Igoko dugun mendia; Recuenco (1.240 mt.). Ibilbideak 19 km ditu eta 5 ordutan egitea aurreikusten da", antolatzaileek aurreratu dutenez. Goizeko 7:00etan Oiardo Kiroldegitik abiatuko dira autobusez. Andatzakoen oharra: "Ibilbidea amaitutakoan otordua egingo dugu. Janaria norberak eraman behar du. Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du".