Orio txapeldun, San Praixkuetako gizonezkoen estropadetan

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 11a, 20:56


Etxe ondora doa, 2014ko Aginagako gizonezkoen zortzigarren trainerila txapelketako bandera; Oriora. Orio izan baita denbora onena egin duena errioko uretan, gaur arratsaldean ospatu den San Praxkuetako estropadetan. Atzetik izan ditu hondarribitarrak eta Getarikoak. Aginagarrak laugarren postuan sailkatu dira, nahiz San Pedroren aurka jokatu duten txanda alde handiz irabazi dieten. Minutu erdiko tartea atera diete etxekoek pasaitarrei. Halere esandakoa, Oriok egin du denbora onena eta oriotarrentzat, 2014ko Aginagako bandera urdina. Zorionak!

Gizonezkoen VIII. Trainerila Txapelketa
1-Orio: 8:27:65.
2-Hondarribia: 8:30:93.
3-Getaria: 8:34:49.
4-Aginaga: 8:38:92.
5-Zarautz: 8:43:27.
6-San Pedro: 9:07:89.

   

   

Aginagarrak
Oriokoentzat bandera baina publikoaren berotasuna, zalantzarik gabe etxekoentzat. Talde guztiak animatu dituzte estropadak gertutik jarraitzera hurbildu diren ikus-entzuleek noski, baina etxekoak etxeko beti. Aginagarrek animu asko jaso dute gaurkoan. Zazpi lagun zihoazen Oriokoek utzitako ontzian. Dena eman dute, ikusi bestela hemen. Bideo gehiago: NOAUA!TB