Iruñea eta Iruñea-Veleiaren inguruko solasaldia, azaroaren 11n

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 6a, 09:10


Azaroaren 11n 19:00etan, Sutegiko auditorioan, Nafartarrak taldeak antolatuta, "Iruñea, izanaren hondamendia...baina... Iruñea-Veleian zer gertatzen da?" solasaldia. Gaiari buruzko bi bideo labur ikusiko dira. Bat, Nabarraldek sortua; "Iruñea, izanaren hondamendia" du izenburua eta UPN-ren gobernuek beste hainbaten laguntzaz memoriaren suntsiketan izan duten jarreraz mintzo da. "Iruñeak, nafar Estatuaren hiriburuak, ondarearen aurkako eraso anitz jasan ditu: arkitektonikoak, euskararen aurka, aztarnategi arkeologikoen aurka, Euskal Jai pilotalekua... Agintariek, beren burua zuritzeko, "que vienen los vascos" aitzakia darabilte behin eta berriz. Beste batzuek aldiz, euskaldunak hemen gaudela eta hemengoak garela argudiatzen dugu. Ahotsak ahots, hiriak bere historia propioa narratzen du aztarna eta toponimoen bidez. Berezko ahotsa dauka. Eta memoria hori da hain zuzen, hiriak ezagutzera ematen duen identitate hori, ezabatu nahi dutena." Azpimarratzekoa, bideo honen azaleko irudia Jose Luis Zumeta herriko artistak egina dela.

      
Bigarren ikus-entzunezkoa, Iruñea-Veleiaren ingurukoa. “Egiaren bila dabilen taldeak sortua, Iruña-Veleian azalduriko grafitoez, hasierako ikertzaileen baztertzeaz, ondoren aztarnategian sartu zituzten makinek eginiko suntsiketaz eta gai honen inguruan dauden argi-ilunetaz dihardu. Baina, nortzuk eta zergatik ez dute nahi Iruña-Veleiako egoera argitu? Memoria galtzen duen herria betirako menderatua da”. Proiekzioen ostean solasaldia, Angel Rekalde eta Juan Martin Elexpururekin.



Adi beraz azaroaren 11ko hitzaldiari, baita asteotarako Nafartarrek antolaturiko beste ekimen hauei ere:

Azaroak 11, asteartea
19:00 Iruñea eta Iruñea-Veleiaren inguruko bideo proiekzio eta solasaldia Sutegin, Angel Rekalde eta Juan Martin Elexpururekin.

Azaroak 21, ostirala
19:00 Bittor Kapanagaren liburu aurkezpena eta Gontzal Mendibilen emanaldia Sutegin.

Azaroaren 30era arte
Zuberoako ikastolak laguntzeko, gabonetako otarrak eskatzeko aukera:

Ahüzki
Prezioa: 39 euro.
Produktuak: ardi gazta (900 gr), ahate gibela (125 gr.), bixkotx poltsa artisanala (200 gr), eztia (500 gr.).

Irati
Prezioa: 51 euro.
Produktuak: ardi gazta (900 gr.), ahate gibela (125 gr.), bixkotx poltsa artisanala (200 gr.), eztia (500 gr.) eta axoa xahalki xehatua saltsan (750 gr.).

Otarrak eskatzeko: aihert@gmail.com edo 636 265 592. Izena eman bestela, tabernetan jarriko diren karteletan. Azken eguna, azaroak 30.
Oharra: otarrak abenduaren 15 aldera helduko dira.
Informazio gehiago: ikaskoli.eu
Antolatzailea: Nafartarrak.