Behobia-Donostia, Andatzakoen irteera, eskubaloia, futbola... kirol ekintzez beteriko asteburua

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 7a, 11:56


Behobia-Donostia
50. ediziora heldu den lasterketa ezaguna igande honetan ospatuko da, azaroaren 9an. Hainbat herritar ikusiko ditugu, izena emana duten 30.000 partaideen artean. Giro freskoa izango omen dute lasterkariek. Euria ere egin dezake, baina antza, goizak aurrera egin ahala, hobetze aldera egingo omen du. Orduotan abiatuko dira lasterkariak Behobiatik helmugarantz, Donostiako Bulebarrerantz:
9:30 Gurpil-aulkian doazen atletak.
9:40 Patinatzaileak.
10:00 Korrikalariak.

Informazio gehiago: http://www.behobia-sansebastian.com


Andatzakoekin Fiterora

Igande honetan, azaroaren 9an, Andatza M.K.T.-koek antolatuta. Txangorako izen emateko epea itxita dago jada. Apuntatu direnek, goizeko 7:00etarako egon beharko dute Oiardo Kiroldegian. Ez ahaztu, Fitero inguruak zeharkatu ostean, bainu etxera joateko asmoa dago. Horregatik irteerara, bainujantzia, txankletak eta uretako txanoa eraman behar dira.

Mendi Astea
Agenda betea dute azaroan Andatzakoek. Fiteroko irteeraz gain, Mendi Astea antolatu baitute hilabete amaierarako. Azaroaren 26tik 29ra: mendi irteera, bazkari eta proiekzioak. Informazio gehiago: andatzamendizale.info


Futbola Haranen
Azaroak 8, larunbata
10:00 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Urnieta 5B
10:00 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Urnieta 6A
11:30 Infantil mutilak: Usurbil-Hernani
16:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Tolosa C.F.

Azaroak 9, igandea
9:30etan hasita, alebin federatuen partidak goizean zehar:
10:30 Usurbil F.T.-Lengokoak K.E.
10:30 Futbol Eskola: Usurbil F.T.-Internacional C.D.


Eskubaloia Kiroldegian
Azaroak 8, larunbata
09:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-Urnieta B
09:30 Alebin neskak: Udarregi 6C-Urumea B
10:45 Alebin neskak: Udarregi 6A-Udarregi 6B
12:00 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Egia 3
17:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. "B"-Zurizuri
19:30 Senior mutilak, 1. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-BM. Santoña

Azaroak 9, igandea
10:00 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Leizaran Lanbroa
11:30 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil K.E.-Eibarko Haritza