"Desentxufatuak" eta Garatera mendi buelta, Kulturaldiko azken ekintzak

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 14a, 11:34


Bart itzuli da Kulturaldia gurera. Iragarri moduan, Martxelo Otamendik eta Mikel Aramendiren eskutik, Katalunian bizitzen ari diren prozesu independentistaren inguruko solasaldiarekin. 50 bat lagun gerturatu ziren ekitaldira.

Asteburuan Kulturaldiko azken hitzorduak. Adi, "Desentxufatuak" antzezlanerako sarrerak aurrez erosteko azken eguna duzue gaurkoa. Hartu garaiz zuen lekua Sutegin!:


Azaroak 15, larunbata: "Desentxufatuak" antzezlana
Ordua: 22:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”, berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik… Publikoartera agertzen dira euren frustazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto.
Sarrera: 10€ egunean bertan. Aldez aurretik 9€ Bordatxo, Artzabal, Lizardi eta NOAUA!ko egoitzan. NOAUA!ko bazkideek 7€tan aldez aurretik, NOAUA!ko egoitzan.


Azaroak 16, igandea: mendi buelta, Garate estudiora
Abiatzeko hitzordua: 08:30etan frontoian.
Zehaztasunak: mendi buelta Andoaingo GARATE DISKOETXEra Kaki Arkarazoren eskutik. Buruntzaldeko ibilbideak ezagutzeko aukera, ditugun txokoak balorean jarri eta ondareaz apur bat gehiago jakiteko aukera ederra izango da azaroaren 16rako antolatu dugun txangoan. Kaxkoan hasiko dugu goizetik eguerdi partera arte luzatuko den txangoa; Buruntzaldeko ibilbideak ditugula aprobetxatuz, mendiz-mendi Andoaingo Garate estudiora joango gara eta bertan Kaki Arkarazok estudioa erakutsiko digu eta azaldu nola erabiltzen den. Joan-etorriak, oinez 5 orduko iraupena du eta ibilbide osoa egin nahi ez dutenak Andoainera jaitsi daitezke. 
Nori zuzendua: herritar orori.
Oharra: ibilbide amaieran, itzulera autobusez (6€) edo oinez egin ahal izango da. Autobuserako izena aurrez eman behar da,  943 360 321 telefonoan edo elkartea@noaua.com helbidean.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.