Erabakitze eskubidea ehuntzeko ekimenak ikasturte honetan

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 19a, 11:26

Erabakitze eskubidearen alde, 150.000 lagunek osaturiko giza-katearen eta pasa den azaroaren 8ko 10.000 lagunetik gorako mosaiko erraldoiaren ostean, desberdinen arteko elkarlanean sakontzeko deia egin du Gure Esku Dago mugimenduak, asteburuan Irungo Ficoban eginiko batzarrean. Erabakia ehuntzen joatea izango da hurrengo urratsa. Eta horretarako baliatuko dira, ikasturte honetarako deitu dituzten ekimenak.

2015eko ekainaren 20an Euskal Herriko hiriburuetan hautesontzi erraldoiak osatzeko gonbita luzatzen dute Gure Esku Dago mugimendutik. Nola? Argibideak, albiste honi atxikia dagoen, Gure Esku Dago mugimenduak kaleraturiko bideoan dituzue. Erabakitze eskubidean sakontzea, desberdinen arteko elkarlana josi, erabakitze eskubidea ehundu nahi da. Ehuntze lana, hautesontzi erraldoien bidez irudikatuko da.

Apirilaren 25ean herri eta auzoetan, oihal zatiak josteko eguna izango da. Herriz herriz jositakoa, ekainaren 20an herrialdez herrialde hautesontzi erraldoien bidez irudikatuko da. 

Informazio gehiago: gureeskudago.net