Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak urtean zehar antolatu dituen txangoen irudi bilduma proiektatuko du ostiral iluntze honetan, 19:30etan Sutegin. Mendi Aste barruko ekitaldi honekin abiatuko dugu, izerdi patsetan datorren asteburua:
Mendi Astea
Azaroak 28, ostirala
19:30 Urtean zehar Andatza M.K.T.-k urtean zehar antolaturiko txangoen proiekzioa Sutegin.
Azaroak 29, larunbata
08:00 Irteera Usurbil inguruetara, frontoitik abiatuta.
Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.
Oharra: Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik, 2015eko federatu txartelak berritu eta asteburuko ibilaldirako izena emateko aukera izango da, kultur etxean bertan.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza MKT.
Futbola Haranen
Azaroak 29, larunbata
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Landaberri 6A
10:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Lengokoak K.E.
12:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Martutene K.E.
Azaroak 30, igandea
10:00 2006 urtekoak: Usurbil F.T.-Pasaia
10:00 2004 urtekoak: Usurbil F.T.-Pasaia
11:00 2006 urtekoak: Usurbil F.T.-Landetxa
Eskubaloia Kiroldegian
Adi, Kilometroak 15 ekimenaren aurkezpen ikuskizuna dela eta, asteburuan Kiroldegian jokatzekoak ziren eskubaloi taldeen neurketa batzuk, beste udalerriotako instalakuntza hauetara lekuz aldatuko dira eta:
Azaroak 29, larunbata
Urnietako udal kiroldegian:
Alebin neskak: Udarregi 6B-Langile (ordua zehazteke)
12:00 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Urnietako K.E.
Azaroak 30, igandea
Oiardo Kiroldegian:
10:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “B”-Pulpo K.E.
12:00 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza
Tolosako Usabal Kiroldegian:
11:30 Infantil neskak, Tolosako Usabal Kiroldegian: Udarregi A Usurbil-Tolosa C.F.
Oharra:
Alebin nesken bi neurketa hauek atzeratu egin dituzte:
Udarregi 5A-Udarregi 6A
Udarregi 5B-Udarregi 6C
Autobus zerbitzua Loiura
Usurbil Kirol Elkarteko lehen nazional mailako senior mutilen taldeak, Loiun jokatuko du etxetik kanpoko hurrengo neurketa. Abenduaren 7an izango da, eguerdiko 12:30etan, Urdaneta taldearen aurka. Aurreko igandean Iruñeako neurketari begira egin bezala, partida hau ikustera joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak. Abenduaren 7an, goizeko 9:45etan irtengo da autobusa Usurbildik. Prezioak; Usurbil K.E.-ko bazkideek eta 16 urtetik beherakoek doan. Bazkide ez direnek 5 euro. Izen emateko: 627 271 215 (Montse) edo usurbilke@gmail.com.