#Kilometroak15eko ikuskizuna, hunkigarria eta ezin herrikoiagoa

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 29a, 22:52

Gaurkoaren ostean, ez dago zalantzarik, leloak dioen moduan usurbildarrak onenak "gattunk!". Ezin besterik esan, #Kilometroak15 ekimena aurkezteko Oiardo Kiroldegian iluntzean ospatu berri den aurkezpen ikuskizunaren inguruan. Leloa, irudia, arropa eta bestelako zehaztasunak ezagutzeko egin berri den ekitaldiak utzi dizkigun bi datu aipagarri hasteko; batetik, Kiroldegira gerturatu den jendetza. Ehunka lagun. Eta adi, ez baita nolanahikoa izan, ikuskizun honek sustatu duen parte hartzea. 222 usurbidar aritu dira, kantuan, koplatan, txalaparta jotzen, dantzan, eskaini diren proekzioetan, Jose Luis Zumeta artista handiarekin margotzen... Usurbilgo eta usurbildarren nortasuna agerian gaurkoan.

Helduak, gazteak, haurrak, ikasleak, irakasleak... Herri oso baten agertokia izan da Kiroldegia. Herritik sortua, azken hilabete hauetan mimo handiz landua, herriarentzat eskainitako ikuskizun eder askoaz gozatu ahal izan dugu. Hunkigarria benetan. Harrera beroa izan duena publikoaren artean. Txalo zaparradak entzun besterik ez zeuden.

Sarritan, hitzak baino irudiak askoz adierazgarriagoak direnez, hona hemen azkar batean osatu berri dugun #Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizunaren lehen irudi bilduma. Hurrengo orduetan, bideoak, eta argazki gehiago....