#Kilometroak15 ekimeneko denda zabalik

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 30a, 11:32


Tamaina, kolore eta estilo anitz, haur, gazte zein helduentzat. Produktu eskaintza zabala aurki dezakegu ireki berri duten #Kilometroak15 ekimeneko saltokian. Lehen herritarrak hurbiltzen hasiak dira jada Zubiaurrenea 3an kokaturiko dendara. Gunea ezagutzera bat baino gehiago, arropa ikusi eta probatzera, eta baita lehen erosketak egitera ere. Abenduan sartzear garen honetan, garai aproposa honakoa, #Kilometroak15 dendara gerturatu, gustuko dugun produktua eskuratu, eta nahi dugunari opariren bat egiteko.

Saltokia benetan ederra geratu da. Herritar talde batek azken hilabete hauetan, auzolanean gogor jardun izanaren emaitza dugu, gaurtik zabalik dagoen denda.

Ordutegia
Abenduaren 1etik aurrerako ordutegia: 
-Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:00 eta 17:00-20:00.
-Larunbatetan: 10:30-13:00.

Lekua: Zubiaurrenea 3.