Kale Nagusian udal lokala salgai, ostiralean ikusteko aukera

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 16a, 10:19


Enkantera atera du Usurbilgo Udalak, Nagusia 37. zenbakian kokaturiko “erdisotoko lokala”. 2003an jaso zuenetik, ez zaio erabilpenik eman, eta aipaturikoa, enkantera ateratzera erabaki du Udalak. “Legez, administrazio prozedurak ezartzen du Udal jabetzako salmentak enkantearen bidez egin beharra eta, hau horrela izanik, irteera prezioa hobetzen duen eskaintza onenari izendatuko zaio lokala”, ohartarazi du Udalak.

Interesdunek, lokala ikusteko aukera izango dute ostiral honetan, abenduaren 19an. Horretarako ordea, aurrez hitzordua eskatu beharko du udaletxera deituta: 943 371 951.

Hauek dira lokalaren ezaugarriak:
-Helbidea: Kale Nagusia, 37, erdisoto 2a.
-Azalera: 47,99 m2,
-Irteera prezioa:  25.546,99 + BEZ (%21).
-Eskaintzak aurkezteko epea: 20 egun, GAOn argitaratzen denetik.

Irudiak: Usurbilgo Udala.