Egun gozoa

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 27a, 09:37

Usurbilgo Erle Egunak erro sendoak ditu. Jendetza batu ohi da eta eztigileen artean ere, erreferentziako hitzordua da. Atzo eguerdian hobera egin zuen eguraldiak eta horri esker herritar ugari ibili zen Dema plazan ipini zituzten salmenta postuetan. Ohi bezala, elizatik jaitsitako erle erraldoi batek ekarri zituen eztigile sarituentzako txapelak.

Goizean goizetik hasi ziren prestaketa lanak. Salmenta postuetakoak izan ziren goiztiarrenak. 10:00ak aldera hasi ziren ezti eta gozogintza lehiaketara aurkeztutako parte hartzaileak hurbiltzen. Eguerdirako, Dema plazako postuetan giroa pil-pilean zen. Kilometroak 2018 eta Usurbilen Nahi Ditugu taldeek postu bana jarri zuten. Taloaren txokoan, ilara luze bat sortu zen. Horretaz gain, Gure Esku Dago taldekoak boletoak saltzen ibili ziren.

Epaimahaiak bere lana egiten zuen bitartean, erlauntza ikusi edota argizaria nola egiten den ezagutzeko aukera egon zen.

Saritutako eztigileak

Ohi bezala, partehartze handiko eguna izan zen. Ezti lehiaketan, 63 pote dastatu behar izan zituen epaimahaiak. Gozogintzan, aldiz, 10 postre. Marrazki lehiaketak ere jakinmin handia piztu zuen. Gaztetxo ugari batu ziren oholtza inguruan.

Mila loreko eztia:

Juan Galdeano Izagirre (Hernani).

Ramon Lopetegi Goikoetxea (Belauntza).

Lore bakarreko ezti argia:

Markos Pagola Kortajarena (Hernani).

Juan Galdeano Izagirre (Hernani).

Lore bakarreko ezti iluna:

Ageda Zeberio (Segura)

Asier Martin Pagaldai (Orio).

Gozogintza:

Patxi Franco.

Alaitz Olasagasti, DBH4ko ikasleak.

Marrazki lehiaketako irabazleak

o-2 urte: Eder. 2-3 urte: Niko. 3-4 urte: Gari Agirrezabalaga. 4-5 urte: Ibai (Aginaga). 5-6 urte: EƱaut Soroa. 6-7 urte: Ander Allur. 7-8 urte: Unai Trullon. 8-9 urte: Nadeth Sanchez. 10-11 urte: Ekain Agirresarobe. 11-12 urte: Mattin Agirre.

Saritu denak ez ziren bertaratu eta hauek dira argazkirako pronto zeuden gaztetxoak:

Elkarretaratzea

Eguerdiko 13:00ean errausketaren aurkako elkarretaratzea deituta zegoen eta frontoirano heldu ziren euren aldarrikapenak. Ondoren, manifestu bat irakurri zuten Mikel Laboa plazan.