Usurbilgo ordezkaritza zabala, Kontxako Banderarako gaurko sailkapen proban

Noaua Aldizkaria 2018ko abu. 30a, 09:35

Kontxako Bandera jokoan izango da gaurtik (abuztuak 30). Ostegun honetan ospatuko da, datozen bi igandeetan, irailaren 2an eta 9an ospatuko diren Donostiako estropadetarako sailkapen proba. Bandera preziatua etxeratzeko emakumezkoen 16 talde lehiatuko dira arratsaldeko 17:30etan hasita Kontxako Badian. Ordu erdi beranduago, gizonezkoen 24 ontzi. 

Aurtengo Kontxako Banderan Usurbilgo ordezkaritza zabala ikusiko dugu. Emakumezkoen artean, jada sailkatua dagoen Donostiarra ontzian, Nagore Arruti. Gaurko sailkapen proba jokatuko duen San Juan ontzian Sarai Lizaso. Gizonezkoen artean, Hondarribia taldearekin Alex Udabe, Orioren ontzian Josu Ostolaza eta Odei Arrizabalaga, eta Ondarroarekin Iñaki Errasti. 

Estreinakoz, sari ekonomiko berak jasoko dituzte emakumezko eta gizonezkoen arraun taldeek, 2018ko Kontxako Banderan.

EITB-k zuzenean eskainiko du sailkapen proba, arratsaldeko 16:30etan hasita.

KONTXAKO BANDERAREN SAILKAPEN PROBA

Abuztuak 30, osteguna

Emakumezkoak (17:30)

A taldea

A Pobra-Cabo

Club de remo Nautico de Riveira

Deustu-Tecuni-Bilbao

Gu-Arraun

Hibaika Jamones Ancin

Hondarribia Bertako Igogailuak

Orio-Babyauto

San Juan-Iberdrola (Sarai Lizaso)

B taldea

Club de regatas Salgado Perillo

Club do mar de Mugardos

Hercos Colindres

Hernani Iparragirre Sagardotegia

Kaiku Producha

Lapurdi

Lea-Artibai-Cikautxo

Tolosaldea

(Kaiarriba Donostiarran Nagore Arruti)

Gizonezkoak (18:00)

A taldea

Bermeo-Urdaibai-Echebastar-Avila-Campos-Enagas

Cabo

Go fit Hondarribia (Alex Udabe Pagola)

Kaiku Producha

Ondarroa-Cikautxo (Iñaki Errasti)

Orio-Babyauto (Josu Ostolaza eta Odei Arrizabalaga)

San Jose XV-Astillero

San Juan-Sumelec

Sanpedrotarra A.E.

Santurtzi-Iberdrola

Tiran-Pereira

Zierbena Bahias de Bizkaia

B taldea

Deustu-Bilbao-Tecuni-Guedan

Club de remo Ares

Club de remo Mecos-Isabel

Getaria

Hibaika Innovahotel

Lapurdi

Lekittarra-Elecnor-BM

Mutriku Arraun Taldea

S.D. de Remo Pedreña

Samertolameu-Oversea

Zarautz-Babyauto

Zumaia Salegi jatetxea