Ertzaintzak guztion mendi bideak itxi eta indarra baliatu du erraustegira egin duten martxaren aurka

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 23a, 22:14

Buzo zurien martxa jendetsua ospatu da erraustegiaren aurka igande arratsalde honetan Zubietan. Plazatik abiatu eta gora, errausketaren zero gunera abiatu dira, errausketaren aurkako aldarriak ahotan, baina bizipoza galdu gabe. Obrak egiten ari diren eremu parera gerturatu direnerako, Ertzaintzak osatua zuen hesiarekin egin dute topo martxako kideek. Ezin izan dute aurrera egin, ertzainek eragotzi baietete. Guztionak izan eta eraikitzen ari diren erraustegia inguratzen duten mendi bide denak itxi ditu Ertzaintzak.

Eta hau nahikoa ez eta indarra ere baliatu du gerora, martxa baketsuan parte hartzen ari zirenak bertan geratu baitira, Ertzaintzak ingurutik alde egiteko eskatzen hasi diren arte. Buzo zuriak, denonak diren herri bide eta mendi magaletik mugitzen ez zirenez, indarra baliatu du modu baketsuan ziren martxa kideen aurka. Zaurituak izan dira, borra, golpe eta bultzaden ondorioz.

Lurrez nahiz airez kontrolatu ditu Ertzaintzak Zubieta gainera igotako manifestariak. Helikopteroz, nahiz erraustegiaren bueltan herri bide guztietan jarriak zituzten agenteen bidez. Kamerez grabatu dituzte manifestariak. Ertzaintzak jarrera oldarkorra erakutsi du une batean baino gehiagotan, guztiz jarrera baketsu eta aldarrikatzailea adierazten ari ziren buzo zurien aurka. 

Halere, ezin izan dute eragotzi martxa. Beste behin, guztion poltsiko eta osasuna kaltetuko duen erraustegiaren aurkako salaketa plazaratzea lortu dute, hain zuzen, errausketaren zero gunean bertan. 

Erraustegia aipatuta, esan baita, lanak nola doazen ikusteko aukera izan dugula. Oso aurreratuak dituzte jada. Gogoan izan, aldaketa edo atzerapenik ez bada, 2019ko uda parterako martxan jarri nahi duela Gipuzkoako Foru Aldundiak.

https://twitter.com/GipuzkoaZutik/status/1044134226839392256

https://twitter.com/larbelaitz/status/1043894855146110977

https://twitter.com/ikiagirre/status/1043896369730195457

https://twitter.com/noaua/status/1043919683454423041

https://twitter.com/noaua/status/1043919072470224896

https://twitter.com/ikiagirre/status/1043898424553287681

https://twitter.com/noaua/status/1043906749521121281

https://twitter.com/JulenBegi/status/1043897055746433025

https://twitter.com/noaua/status/1043900791227129856

https://twitter.com/noaua/status/1043893242457206784

https://twitter.com/noaua/status/1043891853693800449

https://twitter.com/noaua/status/1043889686673076226

https://twitter.com/noaua/status/1043886773607256064

https://twitter.com/noaua/status/1043883272470695937

https://twitter.com/noaua/status/1043882592112701440