Eskubaloi neurketak, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 2a, 10:25

 

 

Asteburu luzeagoaren erdian garela nabari da. Astebururako eskubaloi partidak baino ez dira iragarri, futbol neurketak atzo, ostegunez jokatu ostean. Larunbatean Oiardo Kiroldegian, hiru eskubaloi partida:

 

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN

Azaroak 3, larunbata

16:00 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Gure Auzune.

17:30 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Elgoibar

19:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Elgoibar

 

Mendizaleen hilabetea

Ate joka dugun azaroa mendizaleena izan ohi dugu Usurbilen. Adi Andatza M.K.T.-k egin dituzten deialdiei. Mendi Astearen baitan, eta lehenago ere, azaroaren 11rako irteera bana antolatu dute. Izen ematea zabaldu dute jada:

 

IRTEERA: Otsondo-Bidarrai

Eguna: azaroak 11, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.

Ibilbidea: Otsondo-Bidarrai, 20 kilometro.

Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin azaroaren 7a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilaldiaren amaieran egingo da.

-Janaria norberak eraman behar du, edaria Andatza M.K.T.-ren esku.

 

MENDI ASTEA

Azaroak 22, osteguna

19:00 "Ametsen harria" eta "Azpeitia Annapurna II 86" Sutegin. Jose Mari Azpiazuk eta Josu Bereziartuak aurkeztuta. Sarrera doan.

 

Azaroak 23, ostirala

19:00 "Aizkora hotsak goi mendietan" Sutegin. Sarrera doan.

 

Azaroak 25, igandea

Alkiza-Hernio-Asteasu mendi irteera.

Abiatzeko hitzordua: 7:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.

Ibilbidea: 19 kilometro.

Izen ematea: 30 euroko (bidaia+bazkaria) ordainketa egin azaroaren 21a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

 

Oharrak:

-Plaza kopuru mugatua.

-Ibilaldia amaitutakoan, otordua Asteasuko Iturriondo jatetxean egingo da.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo jarri bestela harremanetan taldearekin, andatza@hotmail.com helbidean.

 

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.