Hainbat usurbildarrek parte hartuko dute igandeko (azaroak 11) 54. Behobia-Donostia lasterketan. Tren zerbitzu bereziak antolatu dira abiapuntura joateko. Lasterketa igaro ostean argitaratuko dugu usurbildar parte hartzaileen zerrenda.
Mendizaleek ere hitzordua dute; Andatza M.K.T.-k antolaturiko Otsondo-Bidarrai txangoa igandean, azaroaren 7a baino lehen izena eman zutenek. Eta herrira etorrita, futbol partidak Haranen eta eskubaloi neurketak Oiardo Kiroldegian. Hona hemen asteburuko kirol agenda:
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Azaroak 10, larunbata
09:30 Alebin neskak:
Udarregi 5B - Elizatxo A.
Udarregi 6B - Urnieta 6A.
10:30 Infantil neskak: Udarregi B-Eibar.
11:45 Infantil neskak: Udarregi A-Legazpi.
13:00 Infantil mutilak: Udarregi A-Bidasoa A.
16:00 Kadete neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Pulpo.
17:30 Jubenil neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Mundarro.
19:15 Senior neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Leizaran.
FUTBOLA HARANEN
Azaroak 10, larunbata
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Urnieta 5B
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Landaberri 6
10:30 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Urnieta 6B
10:30 Infantil neskak: Usurbil-Martutene
11:45 Infantil mutilak: Udarregi A-Internacional
Azaroak 11, igandea
10:00 Jubenilak: Usurbil F.T.-Hernani C.D.
OTSONDO-BIDARRAI TXANGOA IGANDEAN
Mendizaleen hilabetean gara Usurbilen Andatza M.K.T.-k antolatu dituen hitzorduei esker. Lehenengoa igande honetarako (azaroak 11), Otsondo-Bidarrai txangoa egingo dute, 7:30etan autobusez Kiroldegi paretik abiatuta, itxita dagoen epearen baitan izen eman dutenekin.
Adi, zabalik segitzen du eta Mendi Asterako deitu duten bigarren txangorako izen emateak:
MENDI ASTEA
Azaroak 22, osteguna
19:00 "Ametsen harria" eta "Azpeitia Annapurna II 86" Sutegin. Jose Mari Azpiazuk eta Josu Bereziartuak aurkeztuta. Sarrera doan.
Azaroak 23, ostirala
19:00 "Aizkora hotsak goi mendietan" Sutegin. Sarrera doan.
Azaroak 25, igandea
Alkiza-Hernio-Asteasu mendi irteera.
Abiatzeko hitzordua: 7:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.
Ibilbidea: 19 kilometro.
Izen ematea: 30 euroko (bidaia+bazkaria) ordainketa egin azaroaren 21a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Ibilaldia amaitutakoan, otordua Asteasuko Iturriondo jatetxean egingo da.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo jarri bestela harremanetan taldearekin, andatza@hotmail.com helbidean.
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.
54. Behobia-Donostia
Igandean (azaroak 11) ospatuko da Fortuna Kirol Elkarteak antolaturiko lasterketa ezaguna. Ohi bezala, Irungo Ficoban hasi eta Donostiako Bulebarrerainoko 20 kilometroko bidea osatuko dute parte hartzaileek. Usurbildik Irungo Ficobara joateko bi tren zerbitzu berezi izango dituzue igandean Donostia aldera; 8:05ean eta 9:24an. Orduotan izango dira Behobia-Donostia lasterketako irteerak:
9:45 Gurpildun aulkietan.
9:50 Patinatzaileak.
10:15 Oinezko lasterkariak.
Informazio gehiago: behobia-sansebastian.com