11 suziri jaurtita hasi dugu Euskaraldia, ekitaldiak arratsaldean frontoian

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 23a, 10:28

Eguna argitzeke zela, goizeko 8:00etan, Elizako kanpai hotsekin batera jaurti ditu 11 suziri udal langile taldeko kide batek, udal ataritik. Ez gaude jaietan. Baina ez da ohiko ostirala, jaurti dutena ez zen ohiko txupinazoa. Gaur hasi (azaroak 23) eta abenduaren 3ra arte milatik gora usurbildarrek eta milaka eta milaka euskal herritarrek batera egingo dugun ariketa sozial baten abiapuntua baizik. 

 

Hasi baita 11 egunez luzatuko den Euskaraldia! Egun bakoitzeko suziriak jaurtiz hasi dugu Usurbilen. Iritsi da ordua; guztiok jantzi ditzagun Ahobizi eta Belarriprest txapak soinean eta hartu dezagun euskara ahotan!

 

Usurbilen jada, 1.200 bidelagun baino gehiago biltzea lortu du Euskaraldiak. Euskal Herriko 405 herrietan eta ehunka entitateeetan, 196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian (gehienak, 84.000 lagunek, Gipuzkoan). Haietatik %74ak Ahobizi modura, beste %26a Belarriprest rolean arituko da hurrengo 11 egunotan. Herrialdez herrialdekako parte hartze datuak segidan:

 

 

  • Araban 17.500

 

 

  • Bizkaian 68.500

 

 

  • Gipuzkoan 84.000

 

 

  • Ipar Euskal Herrian 5.500

 

 

  • Nafarroan 20.500

 

 

EUSKARALDIA

Azaroak 23, ostirala: Euskaraldiaren hasiera

Egunean zehar, musika plaza inguruan.

17:00-20:00 Euskaraldirako izen emate eta txapa banaketa mahaia frontoi inguruan.

17:00 Bihurri Ludotekan zinea euskaraz eta palomitak 6 urte arteko haurrentzat. Sarrera: doan.

18:00 Taloak frontoian.

18:30 "Hartu kontrola, aukeratu rola!" kantuaren dantza emanaldia Orbeldi dantza taldearen eskutik.

Ondoren, Errebal taldearen emanaldi musikatua frontoian.

19:00 Andatza M.K.T.-ren Mendi Astearen baitan, “Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentala Sutegiko auditorioan.

 

Abenduak 1, larunbata

17:30 Antzerkia Aginagako ludotekan: “Pupu eta Lore: haizearen herrira”. “Pupu eta Lore poz-pozik daude, aitona Manolo etorri baita bisitan, bere gitarra, kantu eta jolasekin, gauza oso gutxirekin, mundua dantzan jartzeko kapaz da aitona Manolo: musika eta irudimen apur bat. Zer besterik behar da, ba, egunerotasuna magiaz janzteko?”. Sarrera: doan.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

 

Abenduak 2, igandea

17:00 Euskarazko zinea haurrentzat Sutegin: "Magiaren etxea". Sarrera: 3 euro, egunean bertan Sutegin salgai. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

18:00 Antzerkia Aginagan: “Ergela”. Aktoreak: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza. Sarrera: 5 euro. Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea. “Froga psikologiko batzuetara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin”.

18:00 Euskaraldia borobiltzeko Usurbilgo Artixten emanaldia frontoi inguruan.

Amaieran, Ahobizi eta Belarriprest guztien talde argazkia.

 

Abenduak 3, astelehena

12:00ak aldera, Udarregi Ikastolako LH eta HH-ko ikasleen kantu emanaldia frontoi inguruan. Egunean zehar, ekimen ezberdinak bideratuko dituzte ikastola barruan.

 

Oharra: behin behineko egitaraua.

 

Izen ematea, azaroaren 23ra arte:

-Azaroaren 23ra arte NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan.

-Emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.

 

 

Informazio gehiago:

usurbil@euskaraldia.eus

usurbil.euskaraldia.eus

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil