Euskaraldiak 1.200etik gora partaide Usurbilen, Ahobiziak eta emakumeak gehienak

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 23a, 20:45

 

"Ezin dugu kopuru zehatzik eman, azken orduko datuak ezin izan ditugulako eskuratu. Ikaragarria da Euskal Herriak Euskaraldiari eman dion erantzuna. Datu-baseak, sistemak txiki geratu dira, sareak ezin izan du Ahobizi eta Belarriprest uholde honekin". 

 

Izen emate uholdeak datu-baseen sistema eten du azken egunotan une batean baino gehiagotan, bai izena ematerakoan, izen emateak kudeatzerakoan eta Euskaraldiaren eragina neurtzeko betetzea eskatu zaigun galdetegia osatzea ere ezinezkoa izan da une batean baino gehiagotan.

 

Edozein kasutan, testuinguru honetan, balorazio ezin baikorragoa egin du Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den herritarren batzordeak. Nabarmentzeko moduko behin behineko datu bilketa egin eta plazaratu dute iluntzean frontoian ospatu den hasiera jaian. Usurbilen, datozen 11 egunotan Ahobizi edo Belarriprest rolean aritzeko izena emana duten 1.200 lagunetik gehienak emakumezkoak dira, aipatzekoa bereziki gazteen artean ekimenak izan duen arrakasta. Belarriprest baino Ahobizi askoz gehiago izango ditugu egunotan Usurbilen.

 

Udalerri honetako datuak oro har, Euskal Herriko datuen ispilu ditugu. Honatx Euskaraldia sustatzen ari den herritar batzordeak helarazi dituen behin behineko lehen parte hartze datuak:

 

EUSKARALDIA: BEHIN BEHINEKO PARTE HARTZE DATUAK

Usurbilen

Guztira: 1.200 Belarriprest eta Ahobizi baino gehiago. 40 herri eragile baino gehiagoren atxikimendua.

Izena emandakoen %83 Ahobizi, %17 Belarriprest.

Izena emandakoen %60a emakumezkoak. 

Adin tarteka:

*16-25 urte (2002-1993): 183 lagun - %15,5

* 26-35 urte (1992-1983): 176 lagun - %14,9

* 36-45 urte (1982-1973): 357 lagun - %30,3

* 46-55 urte (1972-1963): 254 lagun - %21,5

* 56-65 urte (1962-1953): 135 lagun - %11,4

* 65+ urte (1952-1930): 75 lagun - %6,4

 

Euskal Herrian

Guztira: 196.000 Ahobizi eta Belarriprest. 180 entitateek osaturiko sustatzaile sarea.

Izena emandakoen %74 Ahobizi, %26 Belarriprest.

Izena emandakoen %63 emakumezkoak.

Lurraldeka:

 

 

  • Araban 17.500

 

 

  • Bizkaian 68.500

 

 

  • Gipuzkoan 84.000

 

 

  • Ipar Euskal Herrian 5.500

 

 

  • Nafarroan 20.500

 

 

Iturria: Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den herritarren batzordea.