Usurbil F.T.-ren denboraldiko aurkezpena larunbatean

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 14a, 07:58

 

Eskubaloi neurketak izango ditugu Oiardo Kiroldegian, gehienak igandez, larunbatean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna dela eta. Futbol neurketak izango dira asteburuan zehar Haranen. Eta Usurbil F.T. aipatuta, denboraldiko aurkezpena iragarri dute larunbaterako Mikel Laboa plazan.

 

Usurbil F.T.-ren aurkezpena

2018-19 denboraldiko aurkezpena egingo du Usurbil F.T.-k larunbat honetan (abenduak 15), eguerdiko 12:30etan hasita Mikel Laboa plazan. Taldeen argazkia eta klubekoa aterako dute hitzordu horretan eta aipatu bilgunetik adierazi dutenez, Txiriboga tabernak luntx bat eskainiko du gero 13:15ean, futbol klubeko jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideentzat.

 

FUTBOLA HARANEN

Abenduak 15, larunbata

09:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Antigua Luberri K.E.

10:15 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil F.T. B-Euskalduna S.D.

15:30 Erregionalak: Usurbil F.T.-Axular KKK

17:45 Jubenilak: Usurbil F.T.-Ostadar SKT

 

Abenduak 16, igandea

11:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Ostadar SKT A

17:30 Kadete neskak: lagun arteko partida.

 

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN

Abenduak 15, larunbata

Eskola Kirola

11:00 Infantil mutilak: Udarregi A-Urola.

 

Abenduak 16, igandea

Usurbil K.E.

09:30 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Pulpo.

11:00 Jubenil neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Egia.

12:30 Senior neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Legazpia.