Asteburu berri baten atarian gara berriz. Eremu ezberdinetako kirolariak, jardunaldi berri baten atarian dira baita. Futbol neurketak izango ditugu Haranen, eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian. Eta adi, arraunketa probak errioan, Aginagako Mapiletik Oriora. Horrekin batera, Pagazpek trinketako finalak jokatuko ditu:
FUTBOLA HARANEN
Urtarrilak 19, larunbata
09:30 Alebin mutilak:
Udarregi 5B-Urnieta 5A
Udarregi 6A-Landaberri 6
10:30 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Urnieta 6A
10:30 Infantil neskak: Usurbil-Intxaurdi B
11:30 Infantil mutilak: Usurbil A-Ostadar
15:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Euskalduna SD
17:45 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Goierri Gorri
Urtarrilak 20, igandea
12:00 Lehen urteko alebinak (2008): Usurbil-Lazkao
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Urtarrilak 19, larunbata
Eskola Kirola
Alebin neskak:
09:30 Udarregi 5A-Langile
09:30 Udarregi 6C-Udarregi 6A
10:45 Infantil mutilak: Udarregi A-Ereintza
12:00 Infantil neskak: Udarregi A-Ereintza
Usurbil K.E.
16:00 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Amenabar B
17:30 Jubenil neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Tolosa
19:00 Senior neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Eibar
TRINKETEKO FINALAK
Trinketeko Gipuzkoako Txapeketako finalak jokatuko dira larunbatean (urtarrilak 19) Iruran. Kadeteen, jubenilen eta nagusien mailako partidak jokatuko dira, 16:00etan hasita Irurako Ametsa Trinketan. Finalisten artean da Pagazpe Pilota Elkartea. Enrike Huizik nagusien bigarren mailako finala jokatuko du eskuz banakako finala, Behar Zana taldeko Esnaolaren aurka.
ARRAUNKETA PROBAK
Arraun denboraldia errioan! Larunbat honetan lehen txapelketak (urtarrilak 19), 13:00etan hasita. Bi distantziatan jokatuko dira proba hauek: 4.000 metrokoa Saikola-Orio artean eta 6.000 metrokoa, Mapil-Orio artean. Orio Arraunketa Elkarteak, Gipuzkoako Arraun Federakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, modalitate honetako probak jokatuko dira Orian: Iraupen Txapelketa, Distantzia Luzeko Txapelketa, Aulki Mugikorra eta Arraunketa Olinpikoa. Infantilak, kadeteak eta beteranoak Saikola-Orio artean lehiatuko dira; jubenilak eta absolutuak Mapil-Orio artean.