Euskal Herriko Mus Txapelketako saio bana Usurbilen eta Aginagan, datozen bi ostiraletan

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 22a, 09:30

 

 

Abian da Euskal Herriko 11. Mus Txapelketa. Herriz herriko kanporaketa saioak jokatzen ari dira asteotan. Beste modu batera esanda, otsailaren 23an ospatuko diren herrialdeen finaletarako sailkapen probak dira jokoan daudenak. Gipuzkoako Zaldibia herrian ospatuko da. Hitzordu horri begira, bi saio iragarri dira gure inguruan; hitzordu bana datozen bi ostiraletan, Usurbilen eta Aginagan. Aginagakoa urtarrilaren 25ean jokatuko da, 22:00etan hasita Atarialde Elkartean. Usurbilgoa ordu berean baina astebete beranduago, otsailaren 1ean Aitzaga Elkartean.

 

Parte hartu nahi duen mus jokalari bikoteak 20 euro ordaindu beharko ditu. Antolakuntzak, Euskal Herriko Mus Federazioak iragarri duenez, 50.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan. Sariak dirutan, bidaiak nazioartera… Final nazionala, martxoaren 16an Lizarran (Nafarroa Garaia). 

 

Iazko edizioko zenbait datu segidan, ekimen honen tamaina ulertzeko. Iaz 220 herri ingurutan jokatu zen txapelketako  lehen fasea. 4.000 lagunek parte hartu zuten. 

 

Euskal Herri luze zabalean antolatzen diren txapelketetan parte hartzen duten muslariak biltzeko sortu zuten EH-ko Mus Federazioa. "Zazpi herrialdetako muszale eta muslariez osatzen da eta gure herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindik, nazio bakar gisa antolatu eta garatzen dugu gure jarduna eta aldi berean nazio kontzientzia indartu. Musean jokatzeko dauden modu eta ohitura ezberdinei  lekua eskaintzen diegu herrietako kanporaketetan eta ondoren guztientzako joko arau eta irizpideak bateratu eta bat eginik antolatzen dugu Euskal Herri osoko txapelketa.". 

 

SARIAK

-Parte hartzaile bakoitzarentzat oroigarria.

-TXAPELDUNAK: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat. (*KARIBERA dena barne)

• TXAPELDUN ORDEAK:Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia. (*KARIBERA dena barne)

• 3. BIKOTE SAILKATUA: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat

• 4. BIKOTE SAILKATUA 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.

• 5.etik 8.era SAILKATURIKO BIKOTENTZAT 250€

• 9.etik 16.era SAILKATURIKO BIKOTENTZAT 100€

• HERRIALDEKO FINALETAN Txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak...

• PARTE HARTZAILE BAKOITZARENTZAT kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.

 

EUSKAL HERRIKO 11. MUS TXAPELKETAKO HERRI MAILAKO SAIOAK

Egunak: Aginagako saioa urtarrilaren 25ean, Usurbilgoa otsailaren 1ean. 

Ordua: 22:00.

Tokia: Aginagakoa Atarialde elkartea, Usurbilgoa Aitzaga Elkartean.

Zehaztasunak: Euskal Herriko Mus Txapelketari lotuta, Gipuzkoako finalerako  (otsailak 23, 15:00, Zaldibiako Herri Antzokia) sailkatzeko bi kanporaketa saio jokatuko dira; bat Aginagan, bestea Usurbilen. Aginagakoa urtarrilaren 25ean.

Izen ematea: bikoteko 20 euro (izen ematea egunean bertan, 21:30-22:00 artean txapelketa ospatuko den elkartean).

Informazio gehiago: ehmus.eus

Antolatzailea: Euskal Herriko Mus Txapelketako Usurbilgo taldea.