Bete-betea datorkigu asteburuko kirol agenda. Adi, ostiral honetan (urtarrilak 25), Euskal Herriko 11. Mus Txapelketako kanporaketa saioa jokatuko da Aginagako Atarialde Elkartean. Eskubaloi eta futbol partidekin batera, igandean berriz, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen mendi bizikleta gaineko proba herrikoia.
EUSKAL HERRIKO 11. MUS TXAPELKETAKO SAIOA AGINAGAN
Euskal Herriko 11. Mus Txapelketako Gipuzkoako finalerako sailkatzeko proba (otsailaren 23an Zaldibian) jokatuko da ostiral honetan (urtarrilak 25) 22:00etan hasita Aginagako Atarialde Elkartean. Usurbilgoa ordu berean baina astebete beranduago, otsailaren 1ean Aitzaga Elkartean.
Parte hartu nahi duen mus jokalari bikoteak 20 euro ordaindu beharko ditu izen ematerakoan. Izen ematea, 21:30-22:00 artean, aipatu elkartean bertan. Antolakuntzak, Euskal Herriko Mus Federazioak iragarri duenez, 50.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan. Sariak dirutan, bidaiak nazioartera… Final nazionala, martxoaren 16an Lizarran (Nafarroa Garaia). Informazio gehiago: ehmus.eus
IRISASI BTT "HOTZAK AKABATZEN"
Ia 600 lagun (572 ostiral goiz honetan) daude izena emanda, igandean (urtarrilak 27, 9:00, Mikel Laboa plaza) ospatuko den Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" 2019 probarako. Adi, ostiral gauerdi honetan itxiko dute aldez aurreko izen ematea kirolprobak.com atarian. Egunean bertan ere inskripzioa bideratu ahalko da, 8:45ak baino lehen Mikel Laboa plazan. Prezioak: federatu gabeek 18 euro; federatuek 20 euro. Egunean bertan, 25 euro federatu gabeek eta federatuek.
13-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da. Hiru ibilbide aukeran: erraza (25 kilometro), ertaina (31 km) eta gogorra (40 km artekoa). Informazio gehiago:
irisasibtt@gmail.com
FUTBOLA HARANEN
Urtarrilak 26, larunbata
11:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Euskalduna
16:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Astigarraga Mundarro
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Urtarrilak 26, larunbata
Eskola Kirola
09:30 Alebin mutilak:
Udarregi 5B-Udarregi 5A
Udarregi 6A-Urnieta 6B
10:45 Infantil neskak: Udarregi B-Irauli
Usurbil K.E.
16:00 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Amenabar D ZKE