Ehunetik gora senide eta lagun bildu ditu Jontxuk, bere omeneko bertso-bazkarian

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 2a, 20:12

Jontxu non, lagunak han. Lagun mordoa utzi zituen Jontxuk, duela bost urte. Bost urte beranduago, bere oroimenari bizirik eusten dioten lagun talde anitz eta jendetsua. Eta horren ispilu izaten ari da otsaileko lehen larunbat hau.

Ehunetik gora senide eta lagun bildu ditu Jontxuk, larunbat honetan gazte kalezartarrari egiten ari zaien omenaldiaren baitan, Saizar Sagardotegian ospatu duten bertso-bazkarian. Eli Pagolak eta Beñat Gaztelumendik eskainitako bertso saio ederra eta Saizarrek sukaldatutako sagardotegiko menuarekin gozarazi dituzte bertaratu den lagun koadrila handia.

Segidan, Saizar barruan eta atarian atera dizkiegun argazkiak.