Agate Deunaren bezperako kantu saioaren ostean, hitzaldia gaur Jubilatu Astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 5a, 10:10

Kantu giroan abiatu du Gure Pakea Elkarteak 2019ko Jubilatu Astea. Astearte honetan izango du segida, Artzabalen programatu duten Matia Fundazioko kide baten hitzaldiarekin.

Kantu-jira bart

Euskarak batzen bagaitu, pentsa euskaraz kantuan aritzeak. Agate Deuna egunaren bezperako ospakizunek, Kantu Taldea eta Gure Pakea Elkartea elkartu zituen bart. Jubilatu Astearen abiapuntua izan zen, astelehen iluntzean egin zuten kantu-jira berezia. Horregatik hasi zuten ekitaldia Artzabalgo ganbaran. Gero herrian barrena kalejiran irten ziren, Usurbilgo txistulariak eta hiru bertsolari bidelagun zituztela; Beñat Iguaran, Oier Iurramendi eta Aitor Agirre usurbildarra.

Ekitaldia iruditan biltzen aritu zen Euskal Telebistako Hitzetik Hortzera saioko lan taldea. Igandeotako batean emititzekoak dira, arratsaldeko 15:00etan. Informazio gehiagorako: eitb.eus

JUBILATU ASTEA

Otsailak 5, asteartea

16:00 Hitzaldia Matia Fundazioko kide Nerea Galdonaren eskutik.

Otsailak 6, asteazkena

Goizean zehar, ibilaldia herrian barrena.

Eguerdian, bazkaria Aginaga Sagardotegian.

Otsailak 7, osteguna

16:30 Osakidetzaren eskutik, hitzaldia Artzabalen.

Otsailak 8, ostirala

17:30 Gure Pakea Elkarteko kideen eskutik, “Halako batean bagoaz Benidorrera!” antzezlana Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.

Otsailak 9, larunbata

17:00 Herriko eta inguruko soinujoleekin arratsalde pasa Sutegin.

Otsailak 10, igandea

12:00 Meza nahi dutenentzat.

14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian.

BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK

Otsailak 12, asteartea

16:30 Karta jokoak Artzabalen.

Otsailak 13, asteazkena

16:30 Toka eta igel jokoak Artzabalen.

Oharra: ekintzetarako izen ematea aurrez, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.