Andatza M.K.K.-ren etapa berriko lehen txangorako izen ematea itxiko dute gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 5a, 10:38

Desegitear zela, lekukoa hartu eta gogotik ekin dio lanari Andatza M.K.K.-ren baitan, urte amaieran osatu zen  zuzendaritza talde berriak. Federatu txartelak tramitatzearekin batera, herrira begira hurrengo hilabeteetarako eskaini nahi dutena plazaratzen hasiak dira. Gogotik hasi dute ibilbide berria; pentsa, baten faltan bi txango antolatu dituzte estreinatzear dugun otsailerako. Bi hitzorduotarako izena zabaldu dute, baina adi irteera hauetako baterako izena gaur (otsailak 5) itxiko dute.

Bi txango

Hasteko, Usurbil-Ernio-Alkiza ibilaldia antolatu dute. Hitzordu honetarako ezinbestean federatua egon beharko da. Adi, izen emateko azken eguna baituzue gaurkoa (otsailak 5). Otsailaren 16rako antolatu duten Erlo-Xoxote txangorako ez. Aste honetako aldizkarian oker adierazi dugu; hilaren 16ko irteera federatu nahiz federatu gabeei zuzendua egongo da, mendizale orori alegia:

Otsailak 10, igandea: Usurbil-Ernio-Alkiza ibilaldia

Abiatzeko hitzordua: 8:00, Oiardo Kiroldegia.

Itzulera: 17:00ak aldera Usurbilen.

Ibilbidea: 22-25 kilometro.

Bazkaria: bakoitzak berea eramanda, Zelatunen.

Izen emateko epea: otsailaren 5era arte.

Prezioa: 7 euro (bidaia eta postrea).

Oharra: irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da federatua egotea.

Otsailak 16, larunbata: Euskal Herriko mendiak ezagutzen, Erlo-Xoxote

Abiatzeko hitzordua: 7:45, Oiardo Kiroldegia.

Itzulera: 13:30ak aldera itzulera Usurbila.

Izen emateko epea: otsailaren 12ra arte.

Prezioa: 7 euro (bidaia eta hamaiketakoa).

Oharra: herri osoari, mendiko federatu nahiz federatu gabeei zuzenduriko irteera.

Irteeretarako izen ematea emailez egin:

andatzamkk@gmail.com

Irteeretarako ordainketak kontu zenbakion bidez egin beharko dira:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.K.

https://www.facebook.com/andatza.taldea/videos/1031818433683566/?t=8