Korrika Batzordea otsailaren 15ean bilduko da berriz

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 6a, 18:18

Apirilaren 12an gure artera helduko den 21. Korrika girotzen hasteko prestaketa lanak abian ditu Korrika Batzordeak. Otsailaren 1eko lehen saioan batzordea osatu eta lehen proposamenen lanketari ekin zioten. Ekarpenok zehazten segitzeko bigarren hitzordua finkatu dute; otsailaren 15erako 18:30etan Etumeta AEK euskaltegian. Gogoan izan, Korrika babesteko modu ezberdinak dituzuela. Arropa erosi, Korrika Laguntzailea kanpainarekin bat egin edota apirilaren 12ean gure artetik igaroko den euskararen aldeko martxako ibilbideko kilometroak eskuratzeko aukera duzu euskaltegian bertan. Informazio gehiagorako:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

korrika.eus

Kilometroen erosketa

21. Korrika laguntzeko bideetako bat,  kilometroak erostea duzue. Eta trukean, abiapuntutik helmugara Euskal Herrian barrena eskuz esku ibiliko den lekuko preziatua eraman ahalko duzue. "Familian, elkartean, lagunartean... kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, KORRIKA bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da", ohartarazi dute Korrikaren antolatzaileek. 

Ohi bezala, Aginaga, Usurbil eta Zubietako kilometroen kudeaketa Etumeta AEK euskaltegiak bideratuko du. Euskaltegiaren hartuemanetan jartzeko bideok dituzue:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

Materiala salgai

Bixerak, nikiak, puffak, kirola egiteko kamisetak, egunerokoan janzteko kamisetak… Apirilaren 4tik 14ra Klika aldarripean ospatuko den 21. Korrika laguntzeko materiala salgai duzue jada Etumeta AEK euskaltegian. 

Korrika Laguntzailea kanpaina

Materiala erosteaz gain, Korrika Laguntzaile ere izan zaitezkete. 12 euroko ekarpena eginda, Euskal Herriko hainbat saltokietan beherapenak izateko txartela, txartela erabiltzeko deskontuen katalogoa eta pina jasoko duzue. "12 euroren truke, garrantzitsuena lortuko duzu: AEKren euskaltegiei laguntzea. Horrez gain, pina eta txartelaren abantailak eskuratuko dituzu".

Usurbilen Korrika Laguntzaile izateko tramitazioa Etumeta AEK euskaltegian bideratu ahalko duzue. Baita Internetez ere, korrika.eus atariaren bitartez. 

Bildutako laguntza, "Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu". Eta hartara, Korrikaren helburu nagusietakoa bete nahi da: "euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea".

Nabarmentzen dutenez, oraindik euskaraz bizi ahal izateko bide luzea dago jorratzeke. "Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere".

DATOZEN DEIALDIAK

-Otsailak 9, arratsaldez, Txillardegiri omenaldi ekitaldia Donostiako Musikenen.

-Otsailak 13, Euskal Herri mailako Korrika Kulturalaren egitarauaren aurkezpena.

-Otsailak 15, 18:30 Korrika Batzordearen bigarren bilera irekia herritar nahiz eragileentzat, Etumeta AEK euskaltegian.

-Apirilak 12: 14:30-15:30 21. Korrika Aginagako Mapiletik, Usurbila, Usurbildik Zubietako hipodromoko zubira. 11 kilometro guztira.

-Etumeta AEK euskaltegian abian diren ekimenak:

Korrika Laguntzailea kanpaina: 12 euroren truke, pina, beherapenak Euskal Herriko hainbat saltokietan eta beherapenentzako katalogoa.

Kilometroen erosketa: ibilbideko kilometro osoa edo erdia erosteko aukera.

Korrika materialaren salmenta.

Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

korrika.eus