2019/02/27 18:00

Bilerak

Jai Batzordearen bigarren bilera

Jai Batzordearen bigarren bilera
Potxoenea, Usurbil

Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren Usurbilgo 2019ko festak antolatzen segitzeko Jai Batzordearen bigarren bilera irekia. Saio honetan, jaietarako proposamenak bildu eta egitarauan kokatzen hasi nahi dute. Jaien antolakuntzari lotutako erabaki guztiak bilgune honetan hartzen dira; bertan finkatzen dituzte jai egunak zeintzuk izango diren, egun bakoitzeko egitaraua, aurrekontu eta baliabideen lanketa…
Nori zuzendua: festetarako proposamenen bat duen norbanako nahiz eragile orori irekia egongo da hitzordua.
Deitzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.