2019/02/28 18:30

Aurkezpena

Gureak-Elkar Usurbilen kokatzeko proiektuaren aurkezpena

Gureak-Elkar Usurbilen kokatzeko proiektuaren aurkezpena
Sutegiko erakusketa aretoa, Usurbil

Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko erakusketa aretoa.
Ekitaldian parte hartuko dutenak: Xabier Arregi Usurbilgo alkatea; Iñaki Alkorta, Gureak Lanean Sozietatearen Administrazio Kontseiluko presidentea; eta Joxemari Sors, Elkarlanean Fundazioko presidentea.
Zehaztasunak: "Azken hilabete luzeotan, Usurbilgo Udala Gureak eta Elkar Fundazioarekin eskuz esku aritu da lanean, gure herrian proiektu sozioekonomiko garrantzitsu bat gauzatzeko. Bi enpresok ez dira edonor. Usurbilgo herriaren baloreekin bat egiten duten eragile ekonomikoak dira. Azpimarratzekoa da Gureak-ek arlo sozialean, inklusibitatean, egiten duen lana, eta Elkar fundazioaren kasuan, puntako erreferentzia da euskararen eta euskal kulturaren zabalkundean. Ondorioz, nekez aurki genezakeen bazkide hoberik.

Esan beharrik ez dago, beraz, Elkar eta Gureak-en ezarpenak eragin positiboa izango duela Usurbilentzat eta eskualdearentzat, baita bertako hainbat sektore eta enpresentzat ere. Aukera berriak irekiko dituelakoan gaude, sinergia berriak, saretze berriak, elkarlan-dinamika berriak. 

Proiektuaren nondik norakoen berri eman nahi dizkizuegu, orain". Proiektuaren nondik norakoak aurkeztuko dira, proiektuari lotutako erakusketa zabaltzearekin batera.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.