2019ko udal aurrekontuak, behin betiko onartuak

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 19a, 19:36
Irudia: artxibokoa.

Alegazio epearen baitan inork erreklamaziorik aurkeztu ez ostean, behin betiko onartu ditu Udalak 2019rako aurrekontuak.

Alegazio epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez ostean, 2019rako udal aurrekontua behin betiko onartu du Usurbilgo Udalak, aste hasiera honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeanargitaratu duen iragarkiak dakarrenez.

Gogoan izan, urte berri honetarako udal aurrekontuak hasieraz eta gehiengo osoz (EHBildu alde, EAJ aurka, PSE-ko udal ordezkaria ez zen egon pleno horretan) onartu zituen udalbatzak, joan den abenduaren 20an egin zuten osoko bilkuran. Guztira, 12.055.173 euro izango ditu udalerri honek, urte berri honetako erronkei heltzeko. 2011. urteaz geroztik izan duen diru kopuru altuena. 

Udal aurrekontuekin batera, 2019rako udal Lanpostuen Zerrenda eta eta Plantilla Organikoa ere gehiengo osoz onartu zituzten hasieraz (EHBildu alde, EAJ abstentzioa).

Hasieraz onartuak dauden 2019rako udal aurrekontuak zenbakitan dituzue segidan:

2019rako UDAL AURREKONTUAK ZENBAKITAN
Aurrekontuen bilakaera
2009: 13.200.000 euro.
2010: 13.042.840 euro.
2011: 13.903.890 euro.
2012: 10.982.729 euro.
2013: 10.033.478 euro.
2014: 10.360.521 euro.
2015: 10.482.470 euro.
2016: 10.705.129 euro.
2017: 11.057.464 euro.
2018: 11.310.981 euro.
2019: 12.055.173 euro.

Organoak
Antolakuntza 390.625 euro
Gobernu-taldea 3.000 euro
Idazkaritza 91.750 euro
Ogasuna 502.700 euro
Udaltzaingoa 12.000 euro
Kulturgintza 257.000 euro
Liburutegia 29.700 euro
Euskara 154.700 euro
Kirolak 706.225 euro
Gazteria 86.900 euro
Garapen Agentzia 191.391 euro
Oinarrizko Lanbide Heziketa 28.400 euro
Hezkuntza 460.000 euro
Hirigintza 716.307 euro
Ingurumena 1.058.720 euro
Nekazaritza 130.391 euro
Zerbitzuak eta obrak 2.325.650 euro
Gizartekintza 863.914 euro
Parekidetasuna eta Aniztasuna 70.500 euro
Langilegoa 3.975.300 euro

Sarrerak
Zerga zuzenak: 3.019.500 euro (%25,05).
Zeharkako zergak: 1.140.818 euro (%9,46).
Tasak eta besteak: 2.381.893 euro (%19,76).
Transferentzia arruntak: 5.386.474 euro (%44,68).
Ondare sarrerak: 58.600 euro (%0,49).
Sarrera arruntak guztira: 11.987.285 euro (%99,44).

Kapital transferentziak: 67.888 euro (%0,56).

Gastuak
Pertsonal gastuak: 3.975.300 euro (%32,97).
Ondasun arrunt eta zerbitzu gastuak: 5.029.214 euro (%41,72).
Finantza gastuak: 20.000 euro (%0,16).
Transferentzia arruntak: 830.772 euro (%6,89).
Inbertsioak: 1.620.887 euro (%13,44).
Kapital transferentziak: 168.000 euro (%1,39).
Finantza pasiboak: 415.000 euro (%3,44).

Gastuen banaketa
Herri jasangarria 3.690.677 euro (%30,61):
Ongizartea 1.969.601 euro (%16,34):
Herri nortasuna 1.315.100 euro (%10,91):
Udala herriaren zerbitzura 4.948.025 euro (%41,04):
Euskal Herria eraikitzen eta elkartasuna 131.770 euro (%1,09).

Herri jasangarria (3.690.677 euro):
-Zerbitzuak eta obrak 1.560.350 euro (%42,28).
-Ingurumena 1.058.720 euro (%28,69).
-Herri antolaketa eta hirigintza 1.071.607 euro (%29,04).

Ongizartea (1.969.601 euro):
-Eskubide eta osasuna 830.994 (%42,19).
-Kirola 816.825 euro (%41,47).
-Garapen ekonomikoa eta nekazaritza 283.782 (%14,41).
-Turismoa 38.000 (%1,93).

Herri nortasuna (1.315.100 euro):
-Hezkuntza 674.700 euro (%51,30).
-Kultura 379.400 euro (%28,85).
-Euskara 190.579 euro (%14,49).
-Parekidetasuna 60.500 euro (%4,60).
-Aniztasuna 10.000 euro (%0,76).

Udala herriaren zerbitzura (4.948.025 euro):
-Pertsonalgoa 3.964.500 euro (%80,11).
-Barne funtzionamendua 912.025 euro (%18,43).
-PH, komunikazioa eta protokoloa 72.000 euro (%1,46).

Euskal Herria eraikitzen eta elkartasuna (131.770 euro, %1,09).
Oria ibai ertza eraberritu Zumartegin (110.000 euro).

Diru-laguntzak
Guztira: 805.273 euro.
Kultura: 219.500 euro.
Euskara: 107.200 euro.
Aisialdia: 2.500 euro.
Kirolak: 115.400 euro.
Hezkuntza: 59.000 euro.
Ingurumena: 5.000 euro.
Nekazaritza: 42.995 euro.
Gizartekintza: 216.500 euro.
Tokiko garapena: 37.178 euro.

Inbertsioen bilakaera
2014: 863.282 euro.
2015: 919.713 euro.
2016: 990.422 euro.
2017: 1.219.637 euro.
2018: 1.325.326 euro.
2019: 1.730.887 euro.

2019ko inbertsioak (1.730.887 euro)
Herri jasangarria (1.493.887 euro):
Kale Irekiak egitasmoaren testuinguruan:
-Aginaga: Galdagorriko oinezko bidea 30.000 euro
-Aginagako erribera bidea oinezkotzea 65.000 euro
-Pikaola-Saizar espaloia 162.000 euro
-Hilerri zaharra berreskuratzea 48.300 euro

Oria ibaiaren Paisaiarako Ekintza Plana: Santuenea-lurra erosi errioari begira 15.000 euro
Olarriondoko urbanizazioa-Ugarte alderako segida 249.087 euro
Pikaolako zati baten urbanizazioa 200.000 euro

Kalezarko Pelaioenearen egitura eta teilatua birgaitzea 100.000 euro
Artzabalgo plazaren konponketa II 170.000 euro
Ibindos bidea hormigonatzea 45.000 euro
Ur sarea eta sisteman hobekuntzak 265.500 euro
Udal makinaria 25.000 euro
Zumarte ekipamendua 30.000 euro

Usurbil 0.0 39.000 euro
Efizientzia energetikoa 50.000 euro

Herri Nortasuna (18.100 euro)
Liburutegiko fondoak 18.100 euro

Ongizartea (74.000 euro)
Oiardo kanpoko futbol zelaia: 58.000 euro
Eguneko Zentroa 2.000 euro
Guztion. Merkataritza irisgarria 14.000 euro

Bestelako inbertsioak (barne funtzionamendua) 34.900 euro

Aurrekontutik kanpoko inbertsioak
Oria ibaiaren Paisaiarako Ekintza Plana: Zumartegi ibai ertza 110.000 euro
Guztira: 1.730.887 euro.

Iturria: Usurbilgo Udala.