Arnaldo Otegirekin solasaldia ostegunean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 19a, 19:39
Arnaldo Otegi, EHBilduk 2016ko irailean Usurbilgo frontoian eginiko ekitaldian.

Usurbilgo EHBilduk, koalizioko koordinatzaile orokorra gonbidatu du ostegunean (otsailak 21) Sutegiko auditoriora. 18:30etan hasita, solasaldia Arnaldo Otegirekin.

EHBilduko koordinatzaile orokor Arnaldo Otegirekin solasaldia antolatu du Usurbilgo koalizioak aste honetarako. Mertxe Aizpurua kazetari eta Usurbilgo alkate ohiak gidatuko duen ekitaldia, otsailaren 21ean (osteguna) arratsaldeko 18:30etan hasita Sutegin. Usurbilgo EHBildutik iragarri dutenez, “aktualitate politikoaz eta ekonomikoaz, bizikidetzaz, EHBilduren erronkez, hauteskundeez…” ariko da Otegi. Ondoko argazkian politikari elgoibartarrak, 2016ko irailean, urte hartako EAE-ko hauteskunde kanpaina betean, Usurbilgo frontoian egin zuen agerraldia.

Agurtzane Solaberrieta Mesa, EHBilduko alkategaia
Besteak beste, ate joka ditugun hauteskundeez ariko da Arnaldo Otegi Sutegin. Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako alkategaia hautatu berritan izango da. Gogoan izan, Agurtzane Solaberrieta Mesaizango da Usurbilgo EHBilduren hautagaia, datozen maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako.

Otsailaren 9an eman zuten ezagutzera alkategaia nor izango den, goizean zehar aipatu hautagaitza berretsi eta herri programa lantzeko EHBilduk Potxoenean deitua zuen herri batzarraren ostean. 





Erlazionatuak