2019/02/25 18:30

Bilerak

M8ko greba feminista prestatzeko bilera

M8ko greba feminista prestatzeko bilera
Potxoenea, Usurbil

Ordua: 18:30.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako deitua duen 24 orduko greba feminista Usurbilen lantzen segitzeko hirugarren bilkura. "Martxoaren 8ko greba feministari forma emateko bigarren bilera ere egin dugu! Gutxi gorabeherako egitarau bat osatu dugu: auzoetatik etorri eta herriko plaza zein kaleak hartu, bost ardatzen inguruan hausnartu, elkar ezagutu, hainbat belaunaldi eta alde guztietako emakumeak* saretu, elkarrekin bazkaldu, aldarrikatu, barre egin, kalejira, akelarrea... eta hirugarren bilera egiteko asmoa dugu. Ideia horiei eta sor daitezkeenak zehazteko! Denon artean, M8an emakumeok* planto!".
Deitzailea: emakume talde bat.