2019/03/23 10:30-12:30

Deialdia

Txirikorda definitzeko prozesu parte hartzailea

Txirikorda definitzeko prozesu parte hartzailea
Potxoenea, Usurbil

Ordutegia: 10:30-12:30.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: Ugartondon eraikiko den urbanizazio berrian, Usurbilgo Udalak kokatuko duen Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren egitasmoa definitzeko prozesu parte hartzailea antolatu dute. Bereziki, proiektu honen erabiltzaile potentzialak izango diren gazteei eta adinduei zuzendua egongo da. Prozesu parte hartzaile honetan definituko da proiektua.
Saioen egutegia eta saio bakoitzean jorratuko den edukia:
-Urtarrilak 26: "Etxebizitzaren izaera orokorra".
-Otsailak 2: "Biztanleak eta sarrera baldintzak".
-Otsailak 16: "Espazioen diseinua".
-Martxoak 23: "Bizikidetza".
-Apirilak 6: "Funtzionamendua".
Deitzailea: Txirikorda egitasmoko sustatzaileak.