Usurbil martxoaren 2an jolastoki erraldoian bilakatzeko egitarau berritu eta koloretsua

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 20a, 11:43
Zanpantzarrak kalejiran, euskal pertsonaia ezagunei eskainitako 2018ko Inauteri Festan.

Usurbil jolastoki erraldoian bilakatu nahi dugu, martxoaren 2rako josi dugun egitarau koloretsu eta berrituarekin.

Astebete pasatxo baino ez Usurbil jolastoki erraldoian bilakatzeko. Gogoan izan, jolasak, hortxe aurtengo Inauteri Festarako hautaturiko gaia. Eta jolasean hasiko dugu, martxoaren 2rako prestatu dugun jaialdia. Bezperan, martxoaren 1ean, Orbeldi Dantza Taldekoek eskainiko diguten emanaldiarekin abiatuko dugun egitarau berritua eta koloretsua prestatu dizuegu hilaren 2rako; Zirimarakoen eskutik, familia giroan jolasean aritzeko aukera, zuen guztion laguntzaz desfile ukitua eman nahi diogun kalejira, Gaztelekukoen ekintzak eta herriko taldeen eskutik, erromeria giroa goizaldera arte! Segidan dituzue xehetasunak:

INAUTERI FESTA
Martxoak 1, ostirala
19:00 “Orbeldi Usurbilgo dantza taldearen kalejira herrian zehar. Bukaeran, 20:00ak aldera, Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak frontoian.
Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.

Martxoak 2, larunbata
Gaia: 
JOLASAK (Mahai jolasak, denetariko jokoak...)
11:00 Inauterietan jolasak familia giroan frontoia, herri osoari zuzendua. Ez da aurrez izena eman beharrik izango. Gerturatu jolastera!
Antolatzaileak: Zirimara taldea, Noaua Kultur Elkartea, Udarregi ikastola eta Usurbilgo udala.
11:30 Frontoitik abiatuta, Inauteri Festako kalejira eta desfile herrikoia Kaxkoan barrena. BURRUNBAZALE txarangak musikatuko du ekitaldia. Gaztelekukoak haiek sortutako herensugearekin desfilea egingo dute. Ibilbideak, besteak beste, Zirimara eskola kiroleko egitasmoko kideekin partekatuko ditugun bi jolas gune izango ditu! Mozorrotu eta batu guztiok desfilera!
16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!!!
17:30 -19:30 Frontoitik abiatuta, BURRUNBAZALE txarangarekin kalejira.
17:30 Bingoa Gaztelekuan.
19:30-21:00 Ttipika taldearen dantza gidatuen emanaldia eta erromeria frontoian. Plazara, dantzara!
01:00-02:30 Larrian Gozo Usurbilgo taldearekin gautxori morrozotu eta jostalarien erromeria frontoian. 

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.