Martxoak 8

Martxoaren 8ko greba feminista babesteko erakunde adierazpena, datorren plenoko gai zerrendan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 21a, 17:58

Hilabeteko azken asteartearekin batera egingo du udalbatzarrak hileroko osoko ohiko bilkura. Datorren saioa, asteartean, hilaren 26an.

Ahotan hartuko dituzten gaien artean, ate joka dugun Martxoaren 8ko 24 orduko greba feminista. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eginiko deialdia babesteko erakunde adierazpena aurkeztuko dute plenoan, udal ordezkariak eztabaidatu eta bozka dezaten. Gai gehiago ere jorratuko dituzte:

UDALBATZARRAREN OSOKO BILKURA
Eguna: otsailak 26, asteartea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1.- Aurreko akten onespena:
* 2018/12/20ko akta.
* 2019/01/29ko akta. 
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko urtarrilaren 21etik otsailaren 15era (2019/0101- 2019/0201).
3.- 2018ko ekitaldiko ordainketa epearen informazioa: 4. hiruhilabetekoa.
4.- A-81 (Zubietako kaskoa) Eremuko HEU 81.5 Exekuzio Unitateko Xehetasun-Azterketa behin betikoz onartzea.
5.- Martxoaren 8ko greba feminista babesteko Erakunde Adierazpena.
6.- Galdera-eskaerak.