10. urtemugako ospakizunen atariko kantu-jira larunbatean

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 22a, 08:31

Usurbilgo Kantu Taldea plazaratzear da berriz. Hilabete amaiera heltzearekin batera kantu-jira antolatu du larunbaterako (otsailak 23). 12:30etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. 

Martxoa amaierarako iragarriak dituzten 10. urtemugako ospakizunen atariko kantu-jira ospatuko du larunbat honetan (otsailak 23) Usurbilgo Kantu Taldeak. Erdigunea euskal abestien saio ibiltariarekin girotuko dute, urtarrilean egin bezala, oraingoan ere eguerdi partean, bazkalaurretik.

Gogoan izan, Kantu Taldeak astelehenero biltzen segitzen duela Agerialdeko musika gelan, 18:00-19:00 artean. Laster iragarriko dituzte martxorako aurreikusiak dituzten 10. urtemugako ospakizunak.