Armairuak ondo antolatzen ikasi nahi?

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 25a, 10:31

Nork ez du Marie Kondoren berri? Azkenaldian, toki guztietan ageri da bere izena. Japoniarra da, idazlea, eta etxea antolatzeko teknikekin egin da mundu mailan ezagun. Gurean, Maitane Ormazabal Larzabalek eskaintzen ditu antzeko ikastaroak. Ostegun honetan TaPunturen bulegoetan izango da eta armairuen barne-antolaketari buruz jardungo du.

“Zer moduz zuen armairuak? Ba al dakizue nola aprobetxatu armairuak eskaintzen dizuen espazioa? Ezagutzen al dituzue antolaketa elementuak edo osagarriak?”. Ikastarora bertaratzen direnek galdera hauen erantzunak jasoko dituzte.

Tolestaketa bertikalaz ere arituko da Usurbilen eskainiko duen ikastaroan. “Azken honek horrelako interesa piztu du, nahitaezkoa dela honi buruz hitzegitea”, Maitane Ormazabalen Facebook orrialdean irakurri dugunez. “Eta behin teoriarekin jarrita, ezin praktika minimoa egin gabe utzi”.

Interesatuta daudenek aldez aurretik eman dezatela izena. TaPunturen gelako eserleku kopurua mugatua baita.

 

Ikastaroaren xehetasunak

Otsailak 28 osteguna, 18:00etatik 20:00etara.

Usurbilgo TaPunturen bulegoan (Zubiaurrenea kalea, 6).

Izen-ematea: info@txukuntzen.com

Prezioa: 20 euro. Lekua mugatua denez, aldez aurretik izena ematea komeni da.