Martxoak 8

Martxoaren 8ko greba feminista babesteko erakunde adierazpenaren bozketa gaurko plenoan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 26a, 12:30

Otsaileko azken astearte honekin batera egingo du udalbatzak hileroko osoko ohiko bilkura. Gaur (otsailak 26) 18:00etan hasita, Udaleko pleno aretoan.

Ahotan hartuko dituzten gaien artean, ate joka dugun Martxoaren 8ko 24 orduko greba feminista. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eginiko deialdia babesteko erakunde adierazpena aurkeztuko dute plenoan, udal ordezkariek eztabaidatu eta bozka dezaten. Gai gehiago ere jorratuko dituzte:

UDALBATZARRAREN OSOKO BILKURA
Eguna: otsailak 26, asteartea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1.- Aurreko akten onespena: 
* 2018/12/20ko akta.
* 2019/01/29ko akta. 
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko urtarrilaren 21etik otsailaren 15era (2019/0101- 2019/0201).
3.- 2018ko ekitaldiko ordainketa epearen informazioa: 4. hiruhilabetekoa.
4.- A-81 (Zubietako kaskoa) Eremuko HEU 81.5 Exekuzio Unitateko Xehetasun-Azterketa behin betikoz onartzea.
5.- Martxoaren 8ko greba feminista babesteko Erakunde Adierazpena. 
6.- Galdera-eskaerak.