Udarregi Ikastolakoen eta Zubietako Eskolakoen mozorro festak gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 1a, 06:18

Hemen dira Inauteriak! Mozorroei azken ukituak eman, diseinu lanak amaitu eta ikastetxeen kasuan, asteotan prestatzen aritu diren ikuskizunak plazaratzeko ordua heldu da! Emanaldiak eskaintzen lehenak Aginagako Eskolakoak izan ziren atzo. Martxoaren lehen egun honetan Udarregi Ikastolakoen eta Zubietako Eskolakoen txanda!

Gogoan izan, aforran dauden mugak gainditze aldera, iaz bezala, zikloka eskainiko ditu emanaldiak Udarregi Ikastolako ikasleek. Hiru saio guztira honenbestez; HH, LH eta DBH-koena. HH-koena frontoian, gainerakoenak Oiardo Kiroldegian. 2019ko edizioa, “Mozorroak hemeretzi. Atzo, bihar eta etzi. Inauteriei eutsi!” izenburupean ospatuko da. “Sormenez, zein, konpetentzietan oinarritutako talde lan bikaina dugu Inauterietako ekintza hau”, Udarregi Ikastolako musikako irakasle Jaione Eskuderok NOAUA!ri azaldu dionez. 

3-6 urte arteko HH-ko haurrak izango dira goiztiarrenak martxoaren 1ean, kalera mozorro berezi eta koloretsuekin irteten goiztiarrenak. Segidan, “DBHkoek, sorpresaz betetako mozorro, gai eta dantzekin eta azkenik, LHkoek, Mozorroak 19!!”, Eskuderoren esanetan.

LH-koen saioa arratsaldez ospatuko da. Adi, Kiroldegiko futbol zelai pareko arrapalatik sartu ahalko den emanaldi guztiotarako txartelak eskuratu beharko dira aurrez. HH eta DBH-koen ikuskizunak hasi aurretik, “kiroldegiko zelai kanpoko atean txartela emango zaio ikusleari sartzeko garaian, beraz, lasai joan gozatzera”. LH-koen ikuskizunerako, “LHko ikasle bakoitzari, ikastola bertan txartel bana emango zaio eta soberan geratu diren txartelak ikastolako idazkaritzan jaso ahal izango du bertaratu nahi duen orok otsailaren 27an eta 28an”. 

Zubietako Eskola Erdi Arora
Erdi Aroko proiektua ari dira lantzen. Gai hau ardatz hartuta mozorrotu eta irtengo dira kalejiran martxoaren 1ean Zubietako Eskolakoak. Eskolatik abiatu eta ondoko lekuotan geldialdiak egingo dituzte dantzatu eta abesteko: Eskola, Alamandegi, Barazar eta plaza. 

INAUTERIAK IKASTETXEETAN
Martxoak 1, ostirala
Udarregi Ikastola
10:15 
HHkoen festa. Eguraldi onarekin frontoian, bestela, Oiardo kiroldegian.
11:00 Bi autoen atzetik LH eta DBHkoak desfile moduan, dantzan aterako dira herrian zehar.
11:45 DBHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.
15:30 LHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.

Zubietako Eskola
15:30 
Zubietako Eskolakoen inauterietako kalejira. Gaia: Erdi Aroa. Ibilbidea: Eskola, Alamandegi, Barazar eta plaza eguraldi onarekin. Euria bada, frontoian.