Gureak eta Elkar Usurbilgo lurretara ekarriko dituen proiektuaren aurkezpena 18:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 28a, 11:53

2022. urterako inklusibotasuna, euskara eta euskal kultura barnebilduko dituen gune sozioekonomiko berria izango du Usurbilek, Michelinen ondoan. Gureak eta Elkar bertara Zapategi izeneko eremu horretara datoz. Egitasmo sozioekonomiko hau jendaurrean aurkeztuko da gaur (otsailak 28) 18:30etan hasita Sutegiko erakustaretoan.


Xabier Arregi Usurbilgo Udaleko alkateak, Gureak-eko lehendakari Iñaki Alkortak eta Elkarlanean Fundazioko lehendakari Joxemari Sorsek parte hartuko dute ekitaldian. Sutegiko erakustaretoa hautatu dute aurkezpen ekitaldirako, gune horretan bertan zabalduko baitute gaur, gai honi buruzko informazio erakusketa. Zabalik izango da martxoaren 15era arte.