Gipuzkoako makil-jotzaile dantzekin, inauteri giroa ekarri digute Orbeldikoek

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 1a, 20:23

Oiardo Kiroldegitik abiatu eta herrian barrena kalejira egin dute lehenik. Artzabalen, Antxeta parean eta Mikel Laboa plazan dantza saioak eskaini ostean, emanaldi nagusia frontoirako utzi dute.

Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak eskaini dizkigute aurten. Jada herrian errotzen doan ekitaldia dugu honakoa, Inauteri Festa handiaren bezperan Orbeldikoek eskaini ohi digutena. "Azken urteon ildotik, mozorro festa dantza batean heldu zaigu martxoaren lehenean Orbeldi D.T.-koen eskutik. “Gipuzkoako makil joko desberdinak egin ditugu. Aurreko urteetan Uztaritzeko inauteriak, Axeri Dantza eta Luzaideko inauteriak plazaratu ditugu. Aurten makilak astinduz eman diogu ongi etorria inauteriei”.

Orbeldikoekin jada Inauteri Festa betean murgildu gara!