Burrunbazale eta Gaztelekua elkarren bidelagun, gaurko Inauteri Festan

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 2a, 17:47

Inauteri Festa egunez ezagunak ditugun Burrunbazale txarangakoak ari zaizkigu girotzen larunbat eder hau. Eguerdian egin duten itzulian ezohiko bidelaguna izan dute; herensuge luze bat. Herensugea garraiatzen Gaztelekukoak.

Gaztelekua ere inauteri betean baita martxoaren bigarren egun honetan. Gaztelkuan bertan antolatu dituzten arrakasta handiko bingo eta karaokearen aurretik, plazara irten dira aurten. Burrunbazale txarangakoekin batera kalejiran ikusi ditugu festa giro betean. Irudiok horren guztiaren lekuko.