Irudimen faltarik ez du herri honek. Herri sortzailea dugula esatean, gaurkoa bezalako egunari erreparatu besterik ez dago. Mozorro eta jolas ezin landuagoak ikusi ditugu. Jolasak mugak gainditzen dituen adibide argia izan dugu gainera, gaurko Inauteri Festa. Garai desberdinetako, asko aurreko hamarkadetako jolasak, ahaztuak genituen haiek "berpiztu" dituzte koadrila batek baino gehiagok. Hainbat kasutan, jolasek belaunaldi ezberdinak batu dituzte gainera. Garai bateko jolasak irakasten ikusi ditugu zenbait herritar belaunaldi berriei. Jolas kooperatiboetan beste hainbat.
Guztiak jolasean,baina ez zen lehiakortasunik. Lagun arte eta festa giro ederra baizik. Jolasak elkartu ditu gaur hainbat herritar, Inauteri Festa jendetsu honen bueltan.