Kantu Taldearen 10. urtemuga festako bazkaritarako izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 7a, 11:01

Euskal kantuzaletasuna sustatzen eta herria girotzen hamarkada bat bete duen bilguneak festa eguna iragarri du martxoaren 30erako.

Hamaiketako, kantujira eta bazkari baten bueltan ospatuko dute 10. urtemuga. Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak josi duen egitarauaren baitan bada jada nabarmendu beharreko ohar bat. Aginagako Urdaira sagardotegian antolatu duten otordurako izen ematea zabalik izango duzuela, martxoaren 14ra arte. Segidan dituzue xehetasunak.

Martxoaren 30era arte, gogoan izan, Kantu Taldea astelehenero biltzen da ikastarorako 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.

EUSKAL KANTU TALDEAREN 10. URTEMUGA FESTA
Martxoak 30, larunbata
11:00 
Ongietorria hamaiketakoarekin Askatasuna plazan.
12:00-14:00 Kantujira Usurbilgo kaleetan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
14:00-18:00 Bazkaria Aginagako Urdaira sagardotegian. 
Prezioa: 31 euro. 
Izen ematea: martxoaren 14ra arte, 630 252 939 (Lurdes) telefono zenbakian. 
Oharra: leku kopuru mugatua.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.