NOAUA!ri lotutako deialdi ugari asteotarako

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 7a, 08:51

Bazkideen batzarra, Laburbira, 2018ko NOAUA! astekarien bilduma osatzeko tapak eta aurkibideak eskuratzeko deialdia, bazkideen txokoa... NOAUA! kideontzako ohar eta bilduma duzue segidan.

Tapak eta aurkibideak
2018ko NOAUA! guztiak biltzeko garaia heldu da. 724-764 zenbakien bilduma osatzeko tapak eta aurkibideak prest ditugu. Doan eskura ditzakezue bazkideok kultur elkarteko egoitzan, gainerakoek 3 eurotan tapa eta 1,20 euroren truke aurkibidea. Koadernatzea Lizardi edo Laurok liburu dendatan egin ahalko duzue. Koadernatzea berdin ordaindu beharko dute NOAUA!ko bazkideok eta bazkide ez direnek.

Bazkideontzako hitzordua
Martxoaren 13an, NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideen urteko batzar nagusia deitu dugu 18:00etan Potxoenean. Bigarren deialdia 18:30etarako egina dugu. Gaiok hartuko ditugu ahotan:
1-2018ko memoria eta balantze ekonomikoa.
2-2019ko egitasmoak eta aurrekontuak.
3-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena.
4-Galdera/erantzunak.

Laburbira
Bueltan datorkigu euskarazko film laburren emanaldia. NOAUA!ren eskutik, martxoaren 24an aurten, 19:30etan Sutegin. Sarrera doan. 2016-2018 urte artean ekoitzitako 9 film eskainiko dira: 
-"Begi ninien koreografia" (10´30´´), Arrate Fernandez Itsaso.
-"Shell phone" (9´42´´), Miren Mujika.
-"Ama" (7´20´´), Josu Martinez.
-"Zapatak" (3´00´´), Irati Murua.
-"June" (7´33´´), Arantza Ibarra.
-"Ilunpean" (3´09´´), Lapatx films.
-"Hotzean garbitu" (14´), Maddi Barrenetxea-Marta Teijeira.
-"Erroak" (8´39´´), Ane Zuazubiskar Iñarra.
-"Handiak eta txikiak" (1´36´´), Laida Ruiz.

Saritu gehiago, NOAUA! kide izateagatik
Gogoan izan, NOAUA! kide izateak saria dakar! Txotx denboraldi honetan ere sariak banatu eta banatu ari gara inguruotako sagardotegiekin elkarlanean. Azken zozketako saritua Aloña Pulido izan da. Bi lagunentzako otordua irabazi du Urdairan. Adi, martxoaren 7an egingo dugu hurrengo zozketa. Oraingoan, Saizar Sagardotegian bi lagunentzako otordua zozketatuko dugu. Zorte on! Halako sariak tokatu nahi izanez gero, etorri NOAUA!ko egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu bazkidetza.