Martxoak 8

"Zorionak! Historia egiten ari gara!"

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 8a, 20:03

Ez zuen aurrekaririk eta aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Emakumeen planto historikoa bizitzen ari da herri hau. Heteropatriarkatu kapitalistari aski dela esatera irten dira kalera belaunaldi ezberdinetako emakumeak. Inoizko parte hartze handiena erakarri du emakumeen eskubideen alde, bizitza erdigunera ekarriz Usurbilen gaur egin duten greba egunak. 

Horren adierazgarri, eguerdian inoiz emakumeek Usurbilen eginiko manifestazio jendetsuenaren amaieran atera duten talde argazkia.