Autodefentsa feminista ikastaroa larunbatean Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 11a, 11:48

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du martxoaren 16rako (larunbata), goiz eta arratsaldez Potxoenean. Lehendik ere ikastaro hau eskaintzen aritu den Maitena Monroy itzuliko da hitzordu honetara. Ikastarorako izen ematea zabalik dago.

Ia 3 hamarkada munduan zehar indarkeria sexistaren aurkako prebentzio lanetan aritu, eta honenbestez, eremu honetan esperientzia zabala duen Maitena Monroyk (ondoko irudian) bideratuko du ikastaroa. Usurbildarrek ezagutzen dute Monroy, lehendik ere ikastaro hau antolatu izan baita udalerri honetan eta Maitenak bideratu izan du

Ikastaroaren hitzordua
Eguna: martxoak 16, larunbata.
Ordutegia: 10:00-14:00/15:30-19:30.
Tokia: Potxoenea.
Bideratzailea: Maitena Monroy.
Nori zuzendua: ikastaroan parte hartu nahi duen emakume orori.
Izen ematea aurrez, Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailean: 
943 377 110
parekidetasuna@usurbil.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Helburuak
-Erasoak identifikatzen ikastea, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea bere aspektu guztietan eta ondorioetan.
-Eguneroko bizimoduan, eraso egoerei erantzun eta konpontzeko jokabide eta mekanismoak aurkitzea.
-Eskubide, ardura eta gaitasunez kontzientziatzea ahalbidetuko duen espazioa sortzea, emakumeei gizonen pareko bizimodua izatea eragozten dien indarkeria mota honekin amaitzeko.
-Erasoak identifikatzeko baliabide eta lanabesak ematea emakumeei.
-Indarkeriaren inguruko mito eta errealitateak.
-Indarkeria honek norbanako eta kolektiboarengan duen eragina baloratzea. 

Helburuok betetzeko...
-"Bi lan eremu garatuko dira, bat fisikoa bestea psikologikoa, gure eskubideez, indarraz, gure balioaz kontzientziatu eta pertsona ziurgabe, zalantzati, kaltebera, eta gutxiestuan bihurtuko gintuzkeen topikoak ezabatzeko".
-"Lan eremu ezberdinak garatuko dira, eta hauen bidez indarkeria sexistaren zergatiak aztertu eta hauetan sakonduko da. Zer esan nahi du emakumeen aurkako indarkeriak, nori egiten dio mesede, zergatik eta nola justifikatzen da? Hizkuntzaren, publizitatearen, hedabideen, gorputz adierazpenaren, musikaren eta abarren garrantzia, emakumeen aurkako indarkeriazko jokabideen normalizazio prozesu eta ondorengo naturalizazioan.

Jorratuko den gai-zerrenda
-Sexua/generoa domeinu sistema. Generoaren bidezko desparekotasunaren barneratzea.
-Sexuarekiko ikara eta defentsa-gabezia ikasia. Kontrol kolektiborako beldurraraztea.
-Emakumeen aurkako indarkeriazko adierazpen materialak: psikologikoak, ahozkoak, ondarezkoak, sexualak, fisikoak.
-Gertaeron aurrean, autoestima eta elkartasun kolektiboa indartzea. Emakumeek biktimario moduan duten irudi horren haustura. Erreparazio mekanismoen aurkikuntza.
-Indarkeria sexistaren zergatiak aztertzea, hau baita emakumeok aurre egin beharreko arazo handienetako bat herritar gisa dagozkigun eskubideak eskuratzerakoan.
-Dependentzia emozionala eta "maitasun erromantikoaren ideala" emakumeen aurkako indarkeria eta emakumeon sumisioa bermatzeko sistema patriarkatuaren estrategia berri gisa.
-Gorputzaren bidezko kalteberatasunaren eraikuntza. Emakumezkoa izateak gorputzaren eraikuntzan duen irudikapena. Nola handitu gorputzaren bidezko segurtasuna.
-Autodefentsa kognitibo, emozional eta fisikozko teknikak.
-Arrisku egoerak saihestea eta modu honetan, askotan erasoak ere saihestea. Gure helburua ez da erasotzaileari fisikoki aurre egitea, beste irtenbidearik baldin bada behintzat.
-Emakumeek bere buruarenganako konfiantza eta segurtasuna sustatzea, ahultasun fisiko femeninoaren eta emakumeen kalteberatasunari loturiko estereotipo zaharrak desmitifikatuz.
-Delituon kontzientziatze soziala bultzatzea, XXI. mendean zergatik jarraitzen duen beharrezkoa izaten, emakumeok eraso sexistetatik defendatzen ikasten segi beharra.