Martxoak 8

[IRUDITAN] Emakumeen planto historikoa

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 13a, 09:58

Aurrekaririk ez duen mobilizazio eta greba eguna bizi izan genuen Martxoaren 8an. Ehunka emakumeek planto egin zuten Usurbilen, planto historikoa. Inoiz ezagutu den emakumeen aldarrikapen eta protesta egun jendetsuena bizi izan genuen. 

Aurrekaririk ez duen mobilizazio eta greba eguna bizi izan genuen Martxoaren 8an. Ehunka emakumeek planto egin zuten Usurbilen, planto historikoa. Inoiz ezagutu den emakumeen aldarrikapen eta protesta egun jendetsu eta anitzena bizi izan genuen.

Emakume gazte eta heldu, alabak, amak, amonak… goizean goizetik elkarrekin plazan, manifestatzen, hausnartzen, emakumeak elkar ezagutzen, sortzen, dantzan… 
Ondoko argazki bilduman bildu dugu historikoa izan zen Usurbilgo Martxoaren 8a. 

Balantzerako bilera
Martxoaren 8an bizitakoaren balantzea egiteko ordua da. Joan den ostiraleko ekimenak antolatzen aritu den emakume taldeak balorazio bilera irekia deitu du martxoaren 21erako 18:30etan Potxoenean. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute. "Zorionak Usurbil! Sekulakoa izan zen martxoaren 8a! Hori dela eta, *balorazio bilera irekirako* gonbita luzatzen dizugu. Egun hori antolatzen aritu ginenok, egunean parte hartu genuenok eta bertaratu ezin izan genuenok, guzti-guztiek dugu lekua eta zeresana bilera horretan. Beraz, erantzi lotsak eta gerturatu!".

Lehenago, Udal Parekidetasun Sailak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du larunbaterako.

Bilgune feministako zozketa
Martxoaren 8ko greba feminista egunean zehar, Euskal Herriko Bilgune Feministak antolaturiko zozketako errifak saltzen aritu ziren Usurbilen. Adi, 5.403 izan da zenbaki saritua. “Sarituak Errigorako saski zuri eta beltz bat jasoko du!”. Saritua zuetakoren bat baldin bada, helbide honetara idatzi: bulegoa@bilgunefeminista.eus

M8, hurrengo deialdiak
Martxoak 16, larunbata
10:00-14:00 /15:30-19:30 
Autodefentsa feminista ikastaroa Potxoenean, Maitena Monroyrekin. Izen ematea aurrez bideotatik: Parekidetsaun Sailaren egoitza, 943 377 110, parekidetasuna@usurbil.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.

Martxoak 21, osteguna
18:30 
Martxoaren 8ko greba feminista historikoa baloratzeko bilera irekia Potxoenean.
Deitzailea: emakume talde bat.