Greba feministaren balantzea, Euskaraldia edota Txirikordari lotutako bilera irekiak egunotan

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 18a, 14:10

Adi egunotarako deituak dauden bilera irekiei. Euskaraldia, Txirikorda, Martxoaren 8ko greba feminista edota jaiak hizpide izango dituzten bilera irekiak deitu dituzte.

Hemen dituzue egunotarako deituak dauden bilera irakien hitzordu zehatzen berri. Euskaraldiaren ondorenean sakontzeko saioa iragarri dute, Martxoaren 8ko greba feministaren balantzea egiteko hitzordua. Etorkizunean Ugartondon garatuko den urbanizazio berrian kokatuko den Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioaren proiektua definitzeko saio berria antolatu dute larunbaterako:

DATOZEN BILERA IREKIAK
Martxoak 20, asteazkena
18:00 
Euskaraldiaren ondorenari lotutako bilera Potxoenean.

Martxoak 21, osteguna
18:30 Martxoaren 8ko greba feminista baloratzeko bilera irekia Potxoenean.
Deitzailea: emakume talde bat.

Martxoak 23, larunbata
10:30-12:30 
Txirikorda proiektua definitzeko saioa Potxoenean. Jorratuko duten gaia: “Bizikidetza”.

Martxoak 25, astelehena
18:00 
Usurbilgo Jai Batzordearen bilera Potxoenean.

Martxoak 26, asteartea
18:00 Felix Sarasolari egingo zaion herri omenaldia antolatzeko azken bilera Potxoenean.