Jubenilen Euskadiko Eskubaloi Txapelketa, futbola eta Andatzakoen irteera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 22a, 06:59
Usurbil K.E.-ko jubenil mutilen taldea, asteburuko Euskadiko Txapelketako lehiakideen artean izango da.

Giro bizia izango da berriz asteburuan Oiardo Kiroldegian. Euskadiko Eskubaloi Txapelketa ospatuko da bertan, martxoaren 22tik 24ra. Parte hartzaileen artean izango ditugu, Usurbil K.E.-ko kideak.

Usurbil Kirol Elkarteko jubenil mutilen taldeak hitzordu garrantzitsua du asteburuan. Euskadiko Eskubaloi Txapelketa jokatuko baitute, non eta etxean, Oiardo Kiroldegian. Usurbildarrek Zumaia, Tolosa eta Zarauzko eskubaloi taldeak izango dituzte aurkari. 

Martxoaren 22tik 24ra, eguneko bi neurketa jokatuko dira. Ikusmina izango da ziurrenik, bereziki igandean. Asteburu mugitua datorkigu honenbestez Oiardo Kiroldegira.

Honez gain, fubol partidak izango ditugu Haranen eta Andatzakoen irteera Amezketa aldera. 22 kilometroko ibilbidea osatuko dute igandeko txangoan, martxoaren 20a baino lehen izena eman zuten mendizaleek. Amezketa, meategiak, Pardarri, Ganbo, Ganbo Txiki, Arrubigaña zeharkatuko dituzte abiapuntura itzuli aurretik. 7:30etan abiatuko dira Kiroldegitik autobusez. Egunpasa egingo dutenez, bazkaria norberak eraman beharko du. Informazio gehiagorako: andatza.com

FUTBOLA HARANEN
09:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-Udarregi 6A Udarregi 6B-Langile A
10:45 Infantil neskak: Uda- rregi Usurbil F.T.-Zestoa
12:00 Infantil mutilak: Usur- bil B-Texas
15:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Danena KE
17:45 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Hondarribi FE

Martxoak 24, igandea
19:30 Erregionalak: Usurbil F.T.-Segura KE

JUBENIL MUTILEN EUSKADIKO ESKUBALOI TXAPELKETA
Martxoak 22, ostirala
18:15 Txikixa Taberna Pulpo EK-Tolosa CF Eskubaloian 
20:00 Gran Camping Zarautz ZKE-Usurbil K.E.

Martxoak 23, larunbata
17:45 Gran Camping Zarautz ZKE-Tolosa CF Eskubaloia.
19:30 Usurbil K.E.-Txikixa Taberna Pulpo EK

Martxoak 24, igandea
10:45 Txikixa Taberna Pulpo EK-Gran Camping Zarautz ZKE
12:30 Tolosa CF Eskubaloia-Usurbil K.E.

Antolatzaileak: Usurbil K.E., Usurbilgo Udala eta Euskal Eskubaloi Federazioa.