Kolonbiari buruzko hitzaldia 19:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 21a, 10:41

Bi hitzordu egunotan Usurbilgo Tadamun elkargune internazionalistarekin. Kolonbiari buruzko hitzaldia antolatu dute ostegunerako eta emakume zapatisten inguruko argazki erakusketa bisitatzeko aukera izango duzue hilaren 26ra arte Sutegin.

“Kolonbia, Bake akordioaren ondorengo giza eskubideen urraketak” izeneko solasaldia antolatu du Tadamun elkargune internazionalistak ostegunerako martxoaren 21erako 19:30etan Sutegin. Bestalde, emakume zapatisten inguruko argazki erakusketa zabaldu du Sutegin. Hemen xehetasunak:

HITZALDIA: "KOLONBIA, BAKE AKORDIOAREN ONDORENGO GIZA ESKUBIDEEN URRAKETAK"
Eguna: martxoak 22, osteguna.
Ordua:
 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Hitzaldia: "Kolonbia, Bake akordioaren ondorengo giza eskubideen urraketak".
Hizlariak: Maria Cecilia Lozano Camacho ( METAko emakume desplazatuen elkarteko partaidea), Danilo Huertas Roldan (Fundacion Unidos por la igualdad y Paz Colombianako lehendakaria) eta Carlos Alfredo Nastacuas Taicus ( AWÁ Herri Indigena elkarteko ume eta gazteen kontseilaria).
Antolatzailea: Tadamun elkargune internazionalista.

EMAKUME ZAPATISTEN INGURUKO LUMATIK TALDEAREN ARGAZKI ERAKUSKETA
Epea: martxoaren 26ra arte.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Antolatzailea: Tadamun elkargune internazionalista.